Udal gobernuaren M8ko Adierazpena Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

0
823

EMAKUMEEN MOBILIZAZIOAK. Mundua eraldatzen duen emakumeen boterea.​1952an martxoaren 8ª Emakumearen Nazionarteko Eguna ezarri zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE). M8ak emakumeen “grebak” oroitzen ditu, historian zehar euren eskubide laboral, ekonomiko, politiko eta sozialak aldarrikatu dituztenak. Borrokek aldaketak ekarri dituzte legeetan, gizartean eta kulturan, eta gizarteak berdintasun- eta demokrazia-maila handiagotarantz aurreratu dituzte.

Hala ere, emakumeen borroken garaia ez da amaitu. Mundo osoan eta gure tokiko komunitateetan oraindik ere emakumeenganako bereizkeriak eta ezberdintasunak daude, emakume itzate hutsagatik. Bereizkeria hori veste batzuekin gurutzatzen da: klase, etnia, adina, cultura, sinesmenak, migrazio-estatusa, sexu-orientazioa, genero-identitatea edo gaitasunak, besteak veste. Beijing Ekintza Plataformak 25 urte bete dituenean, belaunaldi berriak bat egiten du giza eskubideak defendatu eta gebero-berdintasuna lortuko duten ekonomia, gizarte eta sistema politikoak irudikatzeko borrokan, inor bazterrean utzi Gabe. Munduko mugimendu honen ustez generoen arteko berdintasuna ez da soilik oinarrizko giza eskubidea, baizik eta mundo baketsu, oparo eta iraunkorra lortzeko beharrezko oinarria.

Garapen Jasangarrirako Helburuetan jasotzen den bezala. Berdintasuna​ gizarte osoaren mezu bakar gisa aldarrikatzeko garaia da. Emakumeen borrokek eta kaleetako mobilizazioek instituzioei konpromiso​ irmoko​ ariketa egitea eskatzen digute:
∙​ Genero-harremanak eraldatzea gure udalerrien eta gure administrazioen bizitzan; ​
∙​ Emakumeen ​ aurkako indarkeria mota guztiak errotik kentzea eta egiturazko indarkeria horren biktimak erreparatzea.
∙​ Baldintzak ​ eta aukerak eraikitzea izaera guztietako emakumeek tokiko bizitzako ekonomian, gizartean, politikan eta kulturan parte hartzeko.
∙​ Diskriminazio mota guztien aurka borrokatzea.
∙​ Bizitza erdira ekarriko duten gizarte-antolakuntza erantzunkideak diseinatzea. ​


Tokiko euskal gobernuok konpromiso horiek gure herri eta hirietan egia bihurtzeko politikak diseinatu eta kudeatu behar ditugu, eta horrexegatik Arrasateko Udalak konpromiso​ irmoa adierazi du berdintasunezko gizarte inklusiboa eraikitzen laguntzeko, pertsona guztien eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituena tokiko bizitzan, honako​ neurri hauek abian jarririk. Toki-eremuan berdintasunaren konpromisoan aurrera egiteko neurri posibleak:​
∙​ Ondasun ​ eta zerbitzu guztiak eskuratzeari dagokionez, bai eta tokiko bizitzan parte hartzeari dagokionez ere, desberdintasunak identifikatu eta zuzentzeko.
∙​ Tokiko ​ berdintasun-politikak bultzatzeko langile eta baliabide nahikoak dituen egitura egonkorra edukitzeko urratsak egitea, toki-mailan edo veste udalerri batzuekin.
∙​ Indarkeria ​ matxistaren arretarako eta prebentziorako Tokiko Koordinazio Protokoloa garatzea edota eguneratzea.
∙​ Tokiko ​ jardueretan indarkeria matxistaren biktimei erreparazioa emateko printzipioaren aplikazioan aurrera egitea.
∙​ Udalerriko ​ emakumeak ahalduntzeko programak eta ekimenak garatzeko espazioak eta baliabideak eskaintzea.
∙​ Toki-mailan, ​ emakumeen erakundeekin eta erakunde feministekin etengabe
komunikatzeko espazioak antolatzea, berdintasunaren aldeko eta indarkeria
matxistaren aurkako tokiko politikak diseinatzeko eta ebaluatzeko.
∙​ Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskal Udalen ​ Sarearekin – Berdinsarearekin lanean jarraitzea bide berriak zabaldu eta proiektu​ estrategikoetan parte hartuz. Sare honetan parte hartzen duten beste udalekin batera indarkeriaren aurkako ekimenak bultzatuko ditugu.
∙​ Jabetze eskola bultzatzen jarraituko dugu, emakumeentzat formazioa, eztabaida eta ​topagune delako, maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko aukera ematen​ duelako, emakumeen parte-hartze sozio-politikoa handitzeko eta errealitatea genero ikuspegi batetik aztertzeko tresnak eskaintzen dituela uste dugulako.

Udal gobernu honek dei egiten die herritarrei Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Mugimendu Feministak Martxoaren 8an deitutako mobilizazioetan aktiboki parte har dezaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen