Udal Gobernuak PSEri: “Espainiako Gobernuak behartzen gaitu igerilekua 26 gradutan izatera”

1
855

Argazkia: MB artxiboa.

Gaur goizean PSEk prentsa-ohar bat bidali du kiroldegiko igerilekuen uraren tenperatura jaitsia delako. Gaur arratsaldean Udal Gobernuak erantzun dio:

“Arrasateko Udaletik gogorarazi nahi dugu Pedro Sanchez buru den Espainiako Gobernuaren Errege dekretu batek behartzen gaituela igerilekuko tenperatura 26 gradukoa izatera”.

“Ukrainako gerraren ondorioz sortutako krisi energetikoari aurre egiteko ezarritako neurrien artean aurkitzen da igerilekuen tenperatura mugatzea”.

Iruzkin 1

  1. Debagoieneko igerileku hotzena Arrasatekoa da 25-26artean,hori da egia.Debagoieneko beste igerileku guztiak 27-28 graduan daude.Gasteizekoak ere 27 gradutatik ez dira jeisten.Ukrainiarena aitzakia besterik ez da,eta hori hala bada dekretu hori azaleratu herritarrok ikusi dezagun,zeren nik behintzat inun ere ez dut bilatu ditxozozko dekretu hori ezta Debagoieneko beste herriek inungo legeausterik egin dutenik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen