Martxoak 8ko egitarauean parte hartu duten herritarrei eta eragile guztiei eskerrak eman nahi dizkie Arrasateko Udalak

5
1856

Arrasateko Udalak herritarrei eskertu nahi die Martxoaren 8aren bueltan, Emakumeen Nazioarteko Eguna, antolatutako ekitaldietan izan duten parte-hartzea, eta Emakume Taldeei zein eragile ezberdinei, antolakuntzan egindako lana.

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak herritarrei eskertu nahi die Martxoaren 8aren bueltan, Emakumeen Nazioarteko Eguna, antolatutako ekitaldietan izan duten parte-hartzea, eta Emakume Taldeei zein eragile ezberdinei, antolakuntzan egindako lana. Ekintza andana antolatu zen eta giro aparta nagusitu.

Adierazi, Udal Gobernuak Martxoaren 8ko eguna babestu zuela bere osotasunean, eta antolatu ziren ekintza ezberdinetan parte hartu, beste hainbat erakunde eta elkartetako kide ezberdinekin batera.

Beste behin, eskertu herritarren atxikimendua emakumeen eskubideen alde, eta aldarrikatu, berdintasuna, arrasatear guztiok lankidetzan, egikaritu behar dugula; Arrasate berdinzale bat baitugu, guztiok, helburu.

5 IRUZKIN

  1. Postureoa borobiltzeko betaurreko moreak jartzea bakarrik falta zaizue.
    Hipokrita hutsak zarete. Goizean emakumeen eguna ospatzeko jarri ziren pankartak zakarrontzira botatzen zenituzten bitartean manifestazioan protagonistak izatea nahi izan zenuten.
    Zuek, PNV-PSE osatzen duzuen gobernuak, M8 propaganda hutserako erabiliz feminismoaren izena zikintzen duzue.
    Aurrean izango gaituzue! GORA BORROKA FEMINISTA!!

      • Marijo,

        adeitasun osoz, esango nuke hasiera batean beste argazki bat eta beste testu bat zegoela eta bertan Maria azaltzen zen argazkiaren zentralitatea hartzen, ohikoa den moduan. Horrela ez bada barkaidazu, baina uste dut Mirenek bere ezinegona azaldu duela hasiera batean bestelako argazki bat azaltzen zelako. Hori besterik ez.

        • Horregatik argitu nahi izan dut. Ez dut nahi gaizkiulerturik egon dezan. Hala ere, iritzi guztiak errespetagarriak dira.

  2. Gezur bat bestearen ostean…..
    “Adierazi, Udal Gobernuak Martxoaren 8ko eguna babestu zuela bere osotasunean… ”
    Beste behin ere gezurra. Udal gobernuak eta bere buru den Maria Ubarretxena alkate andereak ez zuen bere osotasunean domekan egin ziren aldarri guztiak babestu, hasteko ez zuelako manifestazioaren ibilbide guztia osatu. Eta bigarrenik Sebero plazan manifestua irakurtzen zebiltzan bitartean bere harrotasun guztiarekin alde egin zuen bere artaldearen babespean.
    ERRESPETUA NON? PANKARTEK AMAITU ZUTEN TOKI BEREAN?.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen