Udal-gobernuak “legea zorrotz jarraituz” bertan behera utzi du gaurko plenoa

4
1660

“Udal-gobernuak, legeak zorrotz jarraituta, eta eskari hori aintzat hartuz, Osoko Bilkura datorren ostegunerako dei egiten dugu”.

Beheko testua: Arrasateko Udal Gobernu Taldea

Osoko Bilkurara eramaten diren gaiak bozeramaile batzordean lantzen dira, eta hau urtarrilaren 29an ospatu zen, eta bilera honen ostean, Udal-taldeko bozeramaile guztiek jaso zuten Osoko Bilkurarako dokumentazio osoa, baita EH Bilduren udal-taldeko bozeramaileak ere, zeinak Osoko Bilkuretan gaiak tratatzerako orduan hitza hartzen duen.

Gainontzeko zinegotziek ofizialki astelehenean jaso zuten dokumentazioa (56 orri elebitan), baita lanaldi osora liberatuta dagoen EH Bilduko zinegotziak ere. Egun bateko atzerapena izan da bidalketa honetan. Azaldu behar da, Osoko Bilkurara onarpenerako doazen gai guztiak aurretik batzordeetan landuak izan direla.

Hala ere, bozeramaileak informazio osoa izan arren, zinegotziek Osoko Bilkura baino bi egun lehenago dokumetazioa jaso ez dutenez, EH Bilduk osoko bilkura atzeratzea eskatu du. Udal Gobernuak, legea zorrotz jarraituta eta eskaera hori aintzat hartuz, Osoko Bilkura datorren ostegunerako dei egingo du.

4 IRUZKIN

  1. Hala da Erramun. Maria ezin da lelokeria hauetaz arduratu. Behintzat, gauzak txarto egiten direnean, zuzentzea jakintsuena ei da.
    Ondo segi

    • Lelokeria iruditzen zaizu, Martirikorena, kudeatzen duen erakunde publikoak lege barruan funtzionatzen duela zaintzea?
      Bide batez, jakin nahi nuke zer egiten duen alkate andre horrek ustez lan egiten duen zortzi orduetan, kea saltzeko prentsaurrekoak deitu eta bere ibilbide politikoan gora egiteko Urkullu, Olano eta konpainiarekin ebentoz ebento ibiltzeaz aparte. Ze Udaleko batzorde bakar batera ere ez da joaten…
      Eska dakiokeen gutxiena da sikiera bere ardurapekoak diren kontuak (plenoak esate baterako) txukun bideratzen direla ziurtatzea. Baina badirudi Bildukoak kexatu arte ez dela arduratu, ez zaio burutik pasatu ere egin plenoa bertan behera uztea bildukoek eskatu arte, legea urratzeko zorian zegoela jakinik ere. Egin duena ez da beraz txarto egindako zerbait zuzendu bakarrik. Legea errespetatu du. Edo errespetatuarazi diote, hobeto esan. Ze Bilduk eskatu ezean bere hankapetik pasatuko luke hori ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen