Gaur telematikoki hedabideen aurrean eskaini duten prentsaurrekoan, Juan Arzamendi Musika Etxeko obrak “lehenbailehen” jarraitzeko helburua adierazi du Udal Gobernuak. Udalak Osoko Bilkuran bertan behera utzi du lurgoien enpresarekin zuen kontratua, eta, beraz, badu aukera, legezko prozesu guztiei jarraituz, enpresa berri bat kontratatzeko, obrekin jarraitzeko ardura har dezan, obrak epe laburrean amai daitezen. Hedabideek aurten berriro ekitea posible ote den galdetuta, gobernu taldeko arduradunek ez dute erantzun argirik mahai gainean utzi nahi izan.
Gai honek polemika handia sortu du azken asteetan, oposizioko alderdien kontrako adierazpenak barne. Udal gobernu taldeak gaia pertsonalki kudeatzeko erabakia hartu du osoko bilkuratik pasatu gabe, tramiteak arintzeko eta “arazoa lehenbailehen konpontzeko”. Hau da, hemendik aurrera hartu beharreko erabakiak Udal Gobernuak hartuko ditu eta honen inguruko azken hitza izango du. Honek eztabaida sutsua eragin zuen atzoko Osoko Bilkuran. Hala ere, erabakia aurrera atera zen EAJ-PNV-ren eta PSE-ren aldeko botoekin (4) eta EH Bildu eta Elkarrekin Arrasateren aurkako botoekin (3).
Horretarako, ordea, lehenik eta behin azterketa bat egin behar dela azaldu dute, obra zein egoeratan dagoen jakiteko eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko eta obra enpresa berri bati enkargatzeko egin behar diren lanak zein diren jakiteko.
Udalak obrekin lehenbailehen jarraitzeko beharra azpimarratu du. Hala ere, enpresa berri bat aukeratzeak ekarriko lukeen atzerapenak zenbait gastu eragingo ditu, obrak berriro hasi aurretik eskolan egin behar diren mantentze-lanekin lotuta. Hala ere, atzoko plenoan azaldu zenez, Lurgoienekin sinatutako kontratua deuseztatzeko prozesuak “3 hilabete iraun dezake”, hain zuzen, “obra hau behingoz bukatzeko”. “Konfiantza osoa dugu gure teknikariengan” eta “espero dugu abala eskuratzea”.
Konfiantza osoa dugu gure teknikariengan
Teknikari horiek esan zituztenak honakoak dira:
-txosten teknikoak azaltzen du, Udala Lurgoieni “obra neurriren batean finantziatzen ari” zitzaionaren “irudipena izan genezakeela”
-2019ko martxotik azarora zegozkion obra guztiak egin ez ziren arren, “obren zuzendaritzak zertifikatu zituen”
-Udalak eta LKS Ingenieriak obretara bisita bat antolatu zuten. Hedabideen aurrean adierazi zuten obren %50a eginda zegoela. Hala ere, urte horretako abenduan lanen %43’24 soilik eginda zegoen, txostenek azaltzen dutenez.
-Aprendicesen kasuan, “agerian gelditu da” Udalak Lurgoieni “aurreratutako dirua ez dela hurrengo hilabeteetan berdindu”.
Esaldi guzti horiek udaletxeko teknikarien baieztapenak dira. Lurgoien eroriko ez balitz ez litzateke ezer gertatuko, baina orain pastela deskubritu da. Txostenaren arabera, beraz, Udaletxeak Lurgoieni obrak finantziatu zizkion eta LKSk egin gabeko lanengatik dokumentuak sinatu zituen.
Portuondo, guzti hau ez dut nik esaten, teknikariaren txostenetik prensan agertu dena bota dut hemen (ebidentziak besterik ez ditut eman). Imajinagarria da zergatik ez duen nahi Mariak oposizioak gai hontaz ezer gehiago jakiterik, horregatik plenoari eskuduntzak kentzearena. Auskalo zenbat informazio dagoen ezkutuan!
Txostenak dio Udalak Lurgoieni “obrak neurri baten finantziatzen ari zela” eta orain prensara saltzen duzue Lurgoieni dirua eskatuko diezuela. Toma geroma. Lurgoieneko buruak PNVarekin lotura zuzena du Kutxa fundazioa partiduko konfiantzazko parte hartzea duelako, baina hori susmo bat da, eta horrek ez du ezer esan nahi. Hala ere, noizbait ikerketa seriorik balego, baliteke asunto guzti honetan gauzei bere logika ematea. Edo agian ez.
Bukatzeko, LKS Mariarekin batera obren gaineko datu okerrak prensan ematearena eta ziurtagiriak modu ez-zuzen baten kudeatzearenak zur eta lur utzi nau. Nire galdera da LKS moduko enpresa serio batek zergatik jokatzen ote duen horrela, eta zergatik udalak ez dion eskatzen inolako ardurarik obra buruzagitza hau txarto egin duenean (120.000 euro baino gehiagoko balioarekin baloratutako lana). Portuondo, zuk esango duzu.
LKS ez da enpresa serioa
Orduan zergatik ez diozue eskatzen erantzukizunik?
Erderaz esaten den bezala: El que calla otorga Portuondo.
Arrasatearrok ezin dugu ikusi nola ari garen dirua galtzen, nola ari diren gu tratatzen informazioa eskutatuz eta nola geratuko garen eraikuntza berririk gabe.
Austeritate aro berri batean sartu beharko dugu. Etorriko dira garai oparoak.
Bai, baina lehenago dirua galduarazi digutenek azalpenak eman beharko dizkigute herritarrei. Zegoena baino gehiago gastatu eta orain austeritateaz hitz egiten… Portuondok aurreratu digu Mariaren beste gezur bat, Musika eskola bukatuko denarena. Amaitu gabe eta pufo batekin, hau negozioa!
Eta gestore on honeik 35 milloi euroko polideportibo bat ein gure euien…
anai siamesak zarete Etxebe eta Joserra? Buru bat bi gorputz edo gorputz bat eta bi buru?
Portuondo, nik Mariakin eukikot fijazinua, baina zuk be nirekin galanta! Gaixak desbideratzen onak zarie gero! Baina musika eskolako gai hsu potoluegia da inora desbideratzeko.
Kasuik bez joserra
Gure Hirigintzako arduradunak ez dau asko disimulatzen. Datorren astian beste nick batekin agertuko da.
Nik ez dut ulertzen zergatik ez duten erantzun bat ere eman egun hauetan esaten ari denaz
Egingo da eta lehenbailehen egitea nahi dugu eta oposizioak salatzen duenaz hitz bat ere ez. Ze maila da hau? Noren eskuetan gaude?