Gaur bilera egin dute Alvaro Arrizabalaga arkeologoak, Besaide elkarteak, AZEk eta udal-ordezkariek. Udal-gobernuak ADIFi “eskatuko dio obren inguruko informazio eguneratua”. Hitzeman duenez Lezetxiki babesten “jarraituko” du.
Argazkia: Lezetxikiren Lagunak.
Aurreko ostiralean bolo-bolo hasi zen apurketaren inguruko waths app mezua Arrasaten. Gaur, Udal-gobernuak arazoari buruzko prentsa-oharra helarazi du.
Baieztatu duenez “lanean ari” da, eta gaur bilera bat egin dute Lezetxikiko indusketen zuzendari ohi Alvaro Arrizabalaga arkeologoak, Besaide Mendizale Elkarteak, Arrasate Zientzia Elkarteak, alkateak, Udaleko Hirigintza Sailak, Ingurumenekoak eta Kulturakoak udaletxean.
Udalak jakitera eman duenez “Udalean jaso da ‘Lezetxikiren Lagunek’ izenpetutako gutuna” eta hedabideek azken astean islatutako irudiak zein informazioak. Udalak ez du Lezetxikiren Lagunekin bilera egiteko asmorik azaldu.
Bai iragarri du gaurko bilerari “jarraipena emango” zaiola “otsailaren erdialdean”, arazoari “dagokion kudeaketaren” ostean, ordura arte jasotako informazioa bileran partekatzeko eta “hurrengo pausoak zehazteko”.
Udal-gobernuak jakinarazi du “Lezetxiki – Leibar eremua Udal Planeamenduan Babes Arkeologikoa duen mendi gisa izendatuta dagoela”.
AHTarentzako obrek egindako kalteek “asaldura” eta “ardura” sortu ditu Udal-gobernuan, “herritarrei bezala”. Hala ere, Udal-gobernuak ez du adierazi apurketaren gunea ere, Leibar koba, iaz Babes Bereziko Kultur Ondare izendatu zela legez.
Ordea, bai adierazi du Lezetxikiko aztarnategiak iaz babes hori jaso zuela, “Udal-gobernuak eskatuta”. Ziurtatu duenez indusketen guneak “ez du kalterik jasan”.
Bere hitzetan, “lur-jausia” Lezetxiki-Leibar karstaren eremu batean “gertatu” da, AHTarentzako tunel batetik “oso hurbil”.
“Ezagutzen diren” planimetrietan Lezetxiki – Leibar karsta eta AHT-ko tunela “urrun egon beharko lirateke”, eta ez, alboan, “komunikabideetan agertzen diren argazkietan bezala”. Hau horrela, oinarrizkoa da “eremuaren planimetria zehatza izatea”.
Oinarrizkoa da ere argitzea apurketaren gunean “kontrol arkeologikorik egin den edo ez”. Izan ere, sedimentu arkeologikoak egonez gero, “potentzialitate arkeologikoa” izan dezake.
Udal-gobernuak aitortu du Lezetxiki Arrasateko ondare naturala dela, eta “Udalak ADIF-i”, hau da, estatu espainiarreko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari atxikitako enpresa-erakunde publikoari, “eskatuko dio obren inguruko informazio eguneratua helaraztea”.
ADIF “trenbide-sektorearen dinamizatzailea eta abiadura handiko trenbideen eraikuntzaz arduratzen da”. Aipatu behar da ere Udalatx zulatzeko obretan Amenabar, Tecsa eta Dragados, besteak beste.
Udalak ADIFi eskatuko dio argitu ditzala apurketaren “eremuko peritutza-patrimoniala egin den edo ez, zein den eta egin bada txosten arkeologiko horren kopia bat”. Halaber, “eremuaren planimetria zehatza eta AHTaren obren plano eguneratuak”.
Baita ere “zein izan den kalteen kausa eta nori egotzi dakizkiokeen” eta “zein neurri hartuko diren gertatutakoaren aurrean”.
Udala “gainontzeko erakundeekin” harremanetan jarraitzen du eta gaur arratsaldean “Gipuzkoako Foru Aldundiko arkeologo talde bat bertaratuko da eremua aztertzera”. Udal-gobernuak hitzeman du Lezetxiki babesten “jarraituko” duela.
Gobernuak lezetxiki babesten jarraituko duela? Entzun behar dena. Lotsagarria.
Informazioa eskatu? Maila apalagoan baiña Uribeko zubiakin, berdiña gertatu zen. Eta zerbait egun duzue? Ezebez!!
A bai! PNV talde osoa MUko “hirekin” proiektuko lehen harria jartzen egon ziñeten. Uribeko zubitik hartutako harria ez zen izango?
Argi dago informazioakin zer egiten duzuen…