Udal-gobernua: “Kontratazioa legeari erabat lotuta egin zen, aldeko nahitaezko txosten tekniko denekin”

0
622

Gehitu du kontratazioaren agiria “2016tik dagoela kontsultagai udal-webgunean”. “Udalaren kontratazio guztiak, txikiak barne” webgune bereko Gardentasun Atarian ikusgai dira.

Beheko testua: Udal Gobernua

Arrasateko Udalak, Gogora Institutuak antolatutako ‘Memoriaren Plaza’ ekimenaren harira 2016an esleitutako lanen inguruan adierazi du kontratazio oro “legeari erabat lotuta” egin zela, eta “aldeko nahitaezko txosten tekniko guztiak izanda”.

Horrez gain, Udaletik nabarmendu dute kontratazio prozesu guztiak, kontratu txikiak barne, Udalak 2015eko abenduan abian jarritako Gardentasun Atarian daudela erakusgarri; tartean da ‘Memoriaren Plaza’ ekimenari dagokiona ere, zeina Arrasateko Udalaren web orrialdean dagoen ikusgai 2016tik:

https://www.arrasate.eus/eu/udala/gardentasun-ataria/kontratu-txikiak/2016-4-hiruhilekoa.xlsx/view

Erlazionatutako albistea:

Udalak onartu zuen, lehiaketa barik, 18.000 € ordaintzea Gipuzkoako PNVren kargu bati, karpa zerbitzu batengatik

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen