Udal-gobernua: “2 proiektu potolo egin ditugu eta 10 bukatuko ditugu legealdi honetan”

26
1526

Bi urte igaro dira Udal-gobernua eratu zenetik, eta gaur arratsaldean Monterron parkean prentsaurrekoa egin du.

Alkateak adierazi duenez “pandemiari ahalik eta ondoen aurre egiten” saiatu dira, “nahiz eta badakigun, ziur, denean ez dugula asmatu. Eta hori umiltasunez esaten dugu”.

Azken bi urteetako kudeaketaren balorazioa baino, datozen bi urteetakoa izan dute hizpide: “Ausardiaz begiratzen diogu etorkizunari, eutsi egin diogu inbertsio mailari, betiere etorkizunean arreta jarriz. Esan dezakegu Arrasateko Udalean 0 zorrarekin jarraitzen dugula”.

Udalak iragarri zuen mailegu bat eskatuko zuela, baina Udalak ez du “azkenean mailegurik eskatu“. EAJ-PNVko ordezkariak adierazi duenez, legealdi plana kontuan hartuta, “esan dezakegu hitza betetzen ari garela: planean geneuzkan proiektu guztiak eginak edo martxan dauzkagu”.

Azken bi urte hauetan “gauza asko egin dira sail askotan: Kulturan, Enpleguan, Gizarte Zerbitzuan,… baina gaurko prentsaurrekoan proiektu nagusietan soilik zentratuko gara”. Maria Ubarretxenak esan du Udalak proiektu garrantzitsuak egiteke dituela, eta “legealdi honetan bukatuko ditugu proiektu potolo hauek:

  • Juan Arzamendi Musika Etxea: “2022an amaituko dira birgaitze-lanak”
  • Kulturola: “lanak 2021aren amaieran bukatzea aurreikusten da”
  • Erguingo igogailuak: “lanak 2021eko ekainean amaituko dira”
  • Santa Teresako igogailuak: “2023an behintzat obratan izango dira”
  • Ekobulebarra: “2022an erabat amaituta egongo da”
  • Bigarren ur-parke bat
  • Adineko pertsonentzat zentro bat Garibain: “2023an erabateko funtzionamenduan izango da”
  • Jose Luis Iñarraren berrurbanizazioa: “2023a izango da bere urtea”
  • Parkour parkea: “obraren amaiera-data: 2022”
  • TAOa: “urrian jarriko da martxan”

Auzo garaiak “guretzat oso garrantzitsuak dira. Arrasaten urteetan abandonatuta egon dira, eta urte askotan ez da bat ere inbertsiorik egin”.

TAOari dagokionez, “prozesu parte-hartzaile potolo bat egin zen, eta urrian martxan jarriko da”. Garibaiko zentroaren proiektua “eginda daukagu, eta obren exekuzioarekin laster hasiko dugu, Aurrekontuetan aurreikusita dauzkagu”.

Oro har “ausardiaz egin behar diogu aurre etorkizunari Arrasaten, eta gure herria prest utzi behar dugu etorkizunerako, datozen belaunaldientzat”.

Victoriano Fuentesek bi urte hauen “balantze positiboa” egin du. “Proiektuekin jarraitu eta bukatu behar ditugu, adibidez Erguin eta Santa Teresako igogailuak, edota parkour parkea, Gazteen Kontseiluak hala eskatuta”.

Obrak, Zerbitzuak, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak iragarri duenez, hiri-autobusaren 3. linea abiatuko da “esleipena Udalbatzarrean onartu ondoren. Tarifa merkeena izatea erabaki genuen, eta horrelako gauzek on egingo diete herritarrei eta herriari”.

Ander Garay, besteak beste, Kiroletako zinegotzia, beste proiektu estrategiko batez mintzatu da: “Kirol-azpiegituren maparen definizioa. Aurreko legealdian lehen pausoa eman genuen, kiroldegi berriaren aurreproiektuarekin”.

Bigarren urratsa izango da “etorkizuneko Arrasate irudikatzeko, eragileekin eta herritarrekin irudikatzea Arrasatek beharrezkoa izango duen kirol-azpiegituren mapa”.

Horretarako, “Musakola kiroldegia eraberritzeaz gain, Iturripe, Uarkape eta herria oro har kontuan hartuta, herritarrekin lehentasunak zehaztuko ditugu. Garrantzitsua deritzogu herritarrek hemen ere hitza izatea”. Plan estrategikoa “legealdi honetan definitzea gustatuko litzaiguke”.

Alkateak berriro hitza hartu du azpimarratzeko “Arrasateko herritar guztiei eskerrak eman dizkiegula, bi urte hauetan eta aurreko legealdian egin ditugu prozesu parte-hartzaileetan ehunka eta ehunka arrasatearrek parte hartu dutelako”.

Baita ere “egunero iradokizunak egiten dizkigutelako, eta hor ikusten da herritarrek zer-nolako inplikazioa duten euren herriarekiko eta Arrasate hobetu nahi dutela. Benetan iritzi, kexa, iradokizun eta parte-hartze prozesu barik ez ginateke gai izango herria aurrera eramateko gai izango. Beraien jarduna erabat beharrezkoa da”.

Udal-gobernuari galdetu diogu ea noiz jarriko den abian Zalduspeko autobus geltokia: “Oraindik ez dago data zehatzik, suposatzen dugu uztailean izango dela. Lanean ari dira eta eurek adieraztean iragarriko dugu”.

Emakumeen indarkeriaren aurkako borrokari dagokionez, galdetu diogu ea zertan den puntu beltzen aurkako egitasmoa. Yoana Sanchez Herrero Berdintasun zinegotziak ondokoa azaldu digu: “Bukatzear dugu, bai protokoloa baita plana ere, eta baliteke uztaileko Osoko Bilkurara aurkeztea”.

26 IRUZKIN

  1. Argazki beldurgarria!!! Ez ahaztu behar benetako lana udal langile eta kontratazen diren enpresek egiten dute, ez politikariek. Beraz, egiten den obra edo lan bakoitzagtik gandortzea tokiz kanpo dago. Falta zaien bkrra zera da, dirua beraiek jartzen dutela…

  2. Maria, argazki gutziago eta gogoratu herria nerabeak ere daukalo eta GAZTETXOKO duin bat behar dutela erdigunean. Nois hemango diozue gaztetxoa erdigunera?????

  3. Pixa egiten digute burutik behera. Baina ez deigun ahaztu, udal gobernu hau bi legislatura jarraian daukagula Ezker Abertzaleak hauteskundeak galdu zituelako. SORTUK aginte gosez eta harrokeriaz hartu zituen erabaki traketsak gaur gaueden tesituran jarri gaituzte. Gainera inoiz ezda izan Ezker Abertzalearen birtute bat autokritika, eta errua gainontzeko herritarrei botatzeko larrua eduki zuten.

    Ea, SORTUK laster daukan “herri topaketa” horretan, ganoraz hausnartzeko gaitasuna erakusten duen.
    Beraientzat txikitzen doan “herri” hori ezerezean gera aurretik.

    • Egia berdaderua. Herritarrak inozoak eta saldu batzuk garela esanaz atera ziren komunikabideetan burua estalita eta armak eskuetan. Errua eduki geben herritarren izenak ere zerrendatu zituzten.

  4. Ezker abertzaliak galduko zittuen 2015eko hauteskundiak, baina 19an Mariak irabazi zittuan, herritxarrek beragan jarri zuten konfiantza, eta esan dabanez, ari dia proiektuak atteratzen.

    Ez dakit zeatik hainbeste kritika beti argazkiagaitxik…

    • Marta, hainbat puntualizazio:

      -Musika etxea berandu dator.
      -Kulturola oso berandu dator.
      -Santa Teresako igogailuekin bizi lagunek eman dute beraien iritzia, ez dira beraien beharrak kontuan izan.
      -Ekobulebarrak udal gobernu honen inprobisazioa agerian utzi du. Oraindik ez dakigu bus geltoki berria non jarriko duten. Parte-hartze prozesu bat errua/ardura herritarrei botatzeko berriro?
      -Bigarren ur- parke bat. Benetan herriak duen lehentasun bat da?
      -Adineko zentroa. Ea zenbat inauguraziotarako ematen duen honek. Musika etxea preinauguratu eta obrak gelditu zirela ez dezagun ahaztu.
      -Jose Luis Iñarran oraindik zehaztu gabeko “berrurbanizazioa” zer izango ote da? Oraindik zehaztu gabe dagoen egitasmo bat dagoeneko publizitatzeak bizilagunak astoratzen ditu.

      Eta zin egin eta gabeko proiektu danen zerrendarekin hasiko bagina?

      Bidegorri sare osoa egin gabe dago oraindik
      Kiroldegi berriarena, barkatu, baina ziri galanta sartu ziguten denoi.
      Kondekuarako egin zen parte-hartze prozesua eta azkenean ezertarako ere ez…

      Nire ustez ospatzeko gutxi dago promesa beste gezur jasan dugun herri honetan, hainbeste alditan irten dira argazki eta preinaugurazioak dagoeneko gutako asko nekatuta gaudela.
      Marta, ez da argazkia bera, horren atzean ezkutatzen den gestio tamalgarria da.

  5. jarraitu, jarraitu foro honetan idazten, ezker abertzalea agintean ez egotearen kulpa beti bestiei botatzen, gobernua kritikatzen eta zuen buruari autokritikarik egin gabe…foro honetan idazten asko lortuko duzue…

  6. Eta autobus geltokia Zalduspen beste astakeria bat da jasangarritasun eta irisgarritasun irizpide bakar bat ere betetzen ez duena. Martxan jarrzen denean ikusiko dugu erabat desegokia dela. Astakeria horrekin galdu diren aparkalekuak konpentsatzeko lorategi bat suntsituko dute. Benetan gobernu ekipo hori oso kaltegarria da Arrasaterako

  7. Barkatu, hemen bakoitzak bere iritzia emateko eskubidea dauka. Eta jarraituko dugu kritikatzen ados ez gauden gauzekin foro honetan eta ahal dugun beste hainbat forotan.
    Gure buruari ere autokritika egingo diogu baina erantzunkizun mailak ez dira berdiñak norbanakoenak edo boterea duten kolektiboenak.
    Eta Ezker Abertzalea agintean ez egotearen errua eurena da lotsagarria izan zen 2015 ean erakutsi zuten jarrera.

    • Bai, Musika Etxea atzeratu izanaren errua Ezker Abertzalearena da, Podemosena eta zergatik ez, Vox-ena ere bai!

      Zer uste duzue 2015 rentetatik biziko dala gobernu hau secula seculorum?

      Ez egin ahalegin gehiago gestio txarra patetismoa bilakatzeko.

  8. Barka Aitor, ez naiz ni izango udal gobernu hau egiten hari den gestioaren defentsan jarriko. Argazki eta medioetako propagandan oinarritzen bait delako batikbat.
    Arrasaten historikoki gehiengo abertzale ezkertiar bat eduki dugu eta azken urteetan bozkek kontrakoa esan dute. Horri buelta emateko, uste dut, zergatik pasatu den analizatu beharko litzatekela. Akatsetatik eta humiltasunetik ikasten bait da.

    Kritikak eta iritzi desberdinak entzutea beharrezkoa da, ez badugu hau egiten daukaguna merezi dugu.

    • Ados nago, kritika egitea oso sanoa da, beharrezkoa esango nuke nik. Eta hain zuzen ere ez duzu uste kritikotasun horretatik abiatuta, udal gobernu honek egin duena tamalgarria dela?
      Are gehiago, ez duzu uste ezker abertzalea infraestrukturen eztabaida honetan orain sartzea udal gobernuaren gestio eskasa tapatzeko desbideraketa bat dela?

  9. Bi proiektu “potolo” egin ditugu???? Nik dakidala oraindik bat bera ere ez eta 7 urte pasa dira biterea hartu dutenetik

  10. Udal-gobernuaren aldetik herri ikuspegirik ez dago, dena zementoaren-politikara mugatzen da. Parte-hartzea konbenientzia ariketa bat bilakatu da (komeni zaidanean bai, ez zaidanean komeni ez) eta herriaren beharrei begiratu baino, udal gobernuaren galeria txukun mantentzera mugatzen da astero-astero ohitura bilakatu den bonbardeo publizitarioa. Nola antzematen den herri honetan agintzen ari direnak ez direla Arrasatekoak edo ez direla Arrasaten bizi. Azken finean Arrasaten bizi ez denari zer inportako zaio Musika etxea 2 urtetako atzerapenarekin joatea! Total, berari bost!

  11. Ados nago Aitor, tamalgarria da udal gobernu honek egiten duena eta guztia argazkiak eta postureoa da.
    Baina hemen tapatzeko ezer ehh! Gauza batek ezdu bestea kentzen. Nik biak kritikatzen ditut ta iñor baino gogo gehiago daukat gobernu hau pikutara bidaltzeko.
    Baina Ezker Abertzealearen dogmatikoek ez dute kritikarik onartzen eta beti aurkitzen dute ezdela toki egokia, despistatzeko dela, etxekalte joatea dela…… luze bat.

  12. Ez dakit ezker abertzalekoek zer onartzen duten eta zer ez. Dogmatikoak aipatzen dituzu, EAJn PODEMOSen eta PSOEn ez baleude bezala.
    Hala ere, nire ideian berresten naiz: niri ez dit balio ezker abertzalea eta 2015. urtea aipatzea adibidez polideportiboa egin gabe geratu dela justifikatzeko.
    Agian ez da zure intentzioa udal gobernu hau babestea, baina gestio txar bat besteen gaitzen aitzakiekin tapatzen denean gobernua babesten ari zara zeharka bada ere.
    Albiste honetan triunfalismoa goraipatzen da ospatzeko gutxi dagoenean, herria hankaz gora dagoen bitartean. Udal gobernuaren ardura izango da hau, ez duzu uste?

  13. Baietz nik argi eta garbi erakusten dut nere desadostasuna udal gobernu honen gestioarekiko.
    Baina nik ere berresten dut merezi duguna dugula eta honek badaude da herritarren gehiengoak besteak ez dituelako nahi da. Begira kaletik buelta bat ematera gonbidatzen zaitut jendearekin hitz egin…..eta ikusiko duzu jendea ze erreta dagoen SORTUrekin 2015 ean eta baita 2021ean.
    Beste alderdi batzuk aipatzen dituzu dogmatikoak alde denetan daudela esanez ta arrazoi duzu baina haizu Arrasaten ezker independentista lehen indarra izan da urte askotan ez bakarrik bozketan, baita kalean ere. Eta guzti hori galtzen ari gara zoritxarrez.
    Nik ulertzen dut esaten duzuna ta agian zuk eta nik gauza bera nahi dugu baina zuk zikina alfonbra azpian gorde nahi duzula iruditzen zait nik ordea uste dut hobea dela hausnartu zergatik gauden hemen. Eta nire ustez begiak istea zuk diozun moduan “zeharka” daudenak babestea da.

  14. 2019 350 bozkagatik atera zen EAJ irabazle, eta 2023an bozka asko galduko ditu nire ustez, herritar asko ez daude ados egin den kudeaketakin; TAO, kiroldegia, zalduspeko autobus geltokia, obren atzerapenak, gaztegunea, … ni jende asko bozkaz aldatzen ikusten dot

  15. Argi dauena da hemen, udaleko irudi bat agertzen dan momentuan, batzuk , sekulako kritikak botaten dauiela.

    Proiektu batzuk atzerapenekin doiezela? Bai, egixa da. Baina bizitzan prebisinuak aldatzen doiez egoeraren arabera ta ezbeharrak emuten diez. Alkatiak berak be esan dau, eurek danien ez dauiela asmatu.

    Baina nolako proiektuak daukien eskuartien. Bailara hontan oso udalerri gutxik dauke Arrasatek daukon martxa. Inbersino haundixak, eta zementuan asko bai goiko iruzkin baten esan dauien moduen, baina herritarren ongizatean eragingo daue danak. Edo ez? Kultur eraikinak, mugikortasun lanak, auzoak…

    Nahiko leuke Bilduk hau dana eitteko gaitasuna izan! Eta hobetzeko, beti, baina errealistak izan gaittezen. Tartien, pandemia bat be egon da…Dana ez da trabak jartzia.

    Eta bai, maila politikuen, kostauko jako ezker abertzaliai berriz be boterea eskuratzia gure herrixan.

    • Erabat ados. Bildukoek ez dute sekula herri honetan ezebe egin, ez gaitasunik, ez esperientziarik, zero proiektu, zero zemento, zero ongizate. Asko daukate ikasteko Loiti, Lacunza eta Mariatik.

  16. Elkarri harriak botatzen dizkiogunean haiek pozik.
    Argazkia=marketing hutsa, gaiaren muina hauxek dira:
    Azokaren egoera,
    Hileta Zibila,
    San Esteban del Puerto igogailu batekin irisgarritasuna lortzen da? Udal Gobernuak ikusi du nola dagoen atarien egoera?
    Ingurumen maila,
    Azken boladetan ia,ia 100 hiriko arbolak akabatu,
    Klima larrialdia,
    Erreketara isuriak hitzik esan gabe,
    Auzoak abandonatuta, garrantzitsuena Alde Zaharra,
    Udaletxean ezkontzeko derrigorrezko egutegia eta ordutegia,
    Parte hartzea,
    Gorotzak,
    Soldatak,
    Gauza bat ondo bete dute; MOZAL ORDENANTZA

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen