Gaur egun galdarategia Zalduspen dago, baina bertako eraikina eraitsiko denez, Markuleteko 2. pabilioira lekualdatuko da.
Argazkia: Google Street View.
Lekualdaketa gauzatzeko, Udal-gobernuak Meik Ingeniería y Consultoría kontratatua du, galdarategi berriaren exekuzio eta jarduera proiektua idazteko.
Egitasmo osoaren kostua 169.306 eurokoa izango da. Udal-gobernuak, horren inguruan galdetuta, erantzun du zenbateko horrek BEZ barne duela.
Galdarategi berriak Markulete industrialdeko Telleria kaleko 4an jardungo du, bigarren pabilioian.