Udal Euskaltegiaren Kulturolako egoitza berria bihar (asteazkena) estreinatuko dute

0
351

Ekitaldi txiki bat egingo da Arratsaldeko 18:00etan Kulturolan. Herriko txalapartari eta trikitilariek alaituko dute ekitaldia eta Kaitin Allenderen bakarrizketaz gozatzeko aukera izango da, beste hainbaten artean. Udal Euskaltegi berria Kulturolako lehen solairuan dago kokatuta eta 11 ikasgela, irakasle gela 1, liburutegia ordenagailuarekin, aretoa eta sukaldea ikasleekin ekintzak egiteko eta 6 tutoretza gela ditu.

Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Udal Euskaltegiak espazio berria estreinatu du Kulturolan bere 40. urteurrenean. Espazio berria herritarrei erakusteko asmoz, inaugurazio ekitaldi txiki bat antolatu dute irailaren 28rako. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia Kulturolan, eta bertara joateko gonbita luzatu diete arrasatearrei. Herriko txalapartari eta trikitilariek alaituko dute ekitaldia eta Kaitin Allenderen bakarrizketaz gozatzeko aukera izango da, beste hainbaten artean.

40 urteotan milaka eta milaka ikasle pasa dira Udal Euskaltegitik. Iaz, 2021ean, 323 ikasle izan zituen: 303 aurrez-aurreko ikastaroetan eta 20 autoikaskuntza modalitatean.

11 ikasgela

Udal Euskaltegi berria Kulturolako lehen solairuan dago kokatuta. Hainbat areto eta espazio hartzen ditu bere baitan: 11 ikasgela, irakasle gela 1, liburutegia ordenagailuarekin, aretoa eta sukaldea ikasleekin ekintzak egiteko eta 6 tutoretza gela.

Herritarren beharrei egokitutako eskaintza

Euskaltegiko ikasturte berria abian da eta izen emateak zabalik daude. Ohiko ikastaroez gain, herritarren behar zehatzetara moldatutako ikastaroak ere antolatzen dira:  on-line ikastaroak, enpresentzako eskolak, gurasoentzako, merkatarientzat, haur eta nerabe etorkinentzako errefortzuak…..

Izena emateko epea zabalik dago, hauetako edozein bide erabilita:

  • Euskaltegian bertan: 10:00-13:00 eta 15:00-19:00
  • Telefonoa: 943797077
  • Watsappa: 688780931

Euskaltegitik nabarmendu du “erritmoa, maila eta ordutegia herritarren beharretara moldatzen dugu. Herritarrei kontsulta egin eta euskararen ikaskuntzan murgiltzeko gonbita luzatzen diegu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen