Arrasateko Udal Euskaltegiak espazio berria estreinatu zuten atzo Kulturolan bere 40. urteurrenean. Espazio berria herritarrei erakusteko asmoz, inaugurazio ekitaldi txiki bat egin zen.Herriko txalapartari eta trikitilariek alaitu zuten ekitaldia, eta Kaitin Allenderen bakarrizketaz gozatzeko aukera izan zen, beste hainbaten artean.
Tartean, Udal Euskaltegiko areto nagusian, Elena San Martin Udal Euskaltegiko zuzendaria, Jokin Azkue HABEko zuzendaria eta Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea euskaltegi berriaren aurkezpena egin zuten, “gogoratuz 40 urte hauetan egin duten lana. 40 urteotan milaka eta milaka ikasle pasa dira Udal Euskaltegitik. Iaz, 2021ean, 323 ikasle izan zituen: 303 aurrez-aurreko ikastaroetan eta 20 autoikaskuntza modalitatean.” Aurkezpenean ere Garbine Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zezendaria egon zen.
11 ikasgela
Udal Euskaltegi berria Kulturolako lehen solairuan dago kokatuta. Hainbat areto eta espazio hartzen ditu bere baitan: 11 ikasgela, irakasle gela 1, liburutegia ordenagailuarekin, aretoa eta sukaldea ikasleekin ekintzak egiteko eta 6 tutoretza gela.
Herritarren beharrei egokitutako eskaintza
Euskaltegiko ikasturte berria abian da eta izen emateak zabalik daude. Ohiko ikastaroez gain, herritarren behar zehatzetara moldatutako ikastaroak ere antolatzen dira: on-line ikastaroak, enpresentzako eskolak, gurasoentzako, merkatarientzat, haur eta nerabe etorkinentzako errefortzuak…..
Izena emateko epea zabalik dago, hauetako edozein bide erabilita:
Euskaltegian bertan: 10:00-13:00 eta 15:00-19:00
Telefonoa: 943797077
Watsappa: 688780931
Euskaltegitik nabarmendu du “erritmoa, maila eta ordutegia herritarren beharretara moldatzen dugu. Herritarrei kontsulta egin eta euskararen ikaskuntzan murgiltzeko gonbita luzatzen diegu”.