Arrasateko Udal-Bibliotekak urtarrileko egitaraua aurkeztu du

0
1717

Logotipoa: Arrasateko Udal-Liburutegia.

Urtarrilak 13, asteartea, arratsaldeko 18:30ean, komikiaren klubean, ‘Yo, mentiroso’, Antonio Altarriba ‘Keko’. Dinamizatzailea: Kike Infame. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, gazteleraz eta 16 urtetik gorakoentzat.

Urtarrilak 14, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, ipuin kontaketa, ‘Poltsikorako poemak’, Saroa Bikandi eta Amaia Egidazu. Aurrez izena eman behar da. Santa Marina auzoko bibliotekan, euskaraz, eta HH4 zein LH2 arteko haurrentzat.

Urtarrilak 22, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, literatura-solasaldia, ‘Berbelitzen hiztegia’, egilea Anjel Lertxundi etorriko da. Dinamizatzailea: Alex Gurrutxaga. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, euskaraz eta 16 urtetik gorakoentzat.

Urtarrilak 27, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, English reading club-ean, ‘The Russia House’, John Le Carré. Koordinatzailea: John Costello. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, ingelesez eta 16 urtetik gorakoentzat.

Urtarrilak 28, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan (plaza guztiak bete dira), Nobel Saridun emakumezko idazle europarrak ekitaldian, ‘Memoria de la melancolía’, María Teresa León. Dinamizatzailea: Amparo Montero. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, gazteleraz eta 16 urtetik gorakoentzat.

Urtarrilak 29, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, ipuin kontaketa, ‘Zorionak niri’, Ane Gebara. Aurrez izena eman behar da, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, euskaraz eta Haur Hezkuntzako 4. mailatik gorakoentzat.

Informazio gehiago, hemen klikatuz

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen