Udal Bibliotekak literatura solasaldi eta tailerren eskaintza aurkeztu du 2020-21 ikasturterako

0
139

Aurreko urtean bezala, solasaldiak daude aukeran euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Arrasateko Udal Bibliotekan prest daukagu literatura solasaldi eta tailerren eskaintza 2020-2021 ikasturterako. Aurreko urtean bezala, solasaldiak daude aukeran euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Horiez gain, aurten beste irakurketa talde bat martxan jarriko dugu, ‘Club de Lectura Fácil’ izenekoa; gaztelaniaz izango da eta irakurtzeko erraztasunik ez duten pertsonei zuzenduta dago.

Bestalde, ahozko ingelesa landu nahi dutenentzat, mintzapraktika taldeak antolatu ditugu hiztun natiboek gidatuta. Eta ipuinak kontatzen hasi nahi dutenek, ipuin kontaketa tailer bat dute eskaintzan, Saroa Bikandi kontalariarekin.

Jarduera hauetan izena emateko epea irailaren 21etik 26ra izango da.

Deskargatu jardueren eskuorria hemen:

Bibliotekaren webean aurkituko duzu informazio gehiago: www.arrasate.eus/biblioteka/literatura

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen