Udalbatzak ontzat eman du gaur arratsaldean lehenbiziko plan hau, 2025-2028 aldirako.
Framea eta bideoa: Arrasateko Udala.
EH Bilduk planaren onarpena “poztasunez hartu behar dugun aurrerapausoa” bezala definitu du.
Udalak Arrasateko Emun kooperatibaren bitartez garatu du testua, baita Udaleko hainbat arlotako langile ezberdinekin ere.
Koalizioak azpimarra jarri du lehenbiziko aldiz berdintasunaren inguruko barne-plan bat duela Arrasateko Udalak.
Koalizioaren izenean, Kepa Urteaga Garciak eskerrak eman dizkie “honen alde urte askotan lan egin duten udal-langile guztiei eta gizartean berdintasunaren alde egunero lan egiten duten pertsona guztiei”.
Hain zuzen, “gizarte parekide bat lortu dezakegulako sinesteagatik eta horren alde borrokatzeagatik. Beraz, zorionak denoi eta hemen onartuko dugunoi ere”. Bozketa aho batez onartu da.
Bestalde, Udalbatzarrak ontzat eman du ere Suradesa Arrasateko Udalaren bitarteko propio pertsonifikatutzat jotzea. Erabakia aho batez hartu da.
Talde guztien onarpena izan du ere Arimazubi ikastetxearen lursailaren xehetasun azterlanak, Arizmendi Ikastola koop.ek aurkeztua.
Behin betiko onartu da ere Uarkape kaleko 12an Udalak duen ondasuaren kalifikazio juridikoa aldatzea:
Ondare ondasun izatetik gizarte-ekintzetara bideratutako herri-jabariko ondasun izatera igaro da.
Ez da kontrako bozkarik izan ere 2024/12/31ko udal-inbentarioaren aldaketa bozkatzean.




