Udako campusa egitea aurreikusten du Mondrak

0
900

Horretarako, klub zuri-moreak ondorengo neurriak hartuko ditu: “besteak beste, Donostia-ko txangoa kentzea, jarduerak indarrean dauden araudietara egokitzea, ezarritako higiene-neurriak betetzea eta astean parte hartzen dutenen kopurua murriztea”.

Beheko testua: Mondragon CF / Argazkia: MB artxiboa.

Azkenean, Mondrak Udako campusa ospatuko du. Aurten, campus-a desberdina izango da COVID-19ak sortutako egoerarengatik eta Osasun Sailak ezartzen dituen jarraibideetara egokituta egongo da. Ez dugu nortasuna galduko eta gure jarduerak multikirolean oinarritzen jarraituko dugu (osasun-arauetara egokituta), orain arte bezala Mojategi  instalazioak eta Arrasate inguruak edukiko ditugu lekuko. Baina hori guztia higiene neurriak beteaz egingo dugu, campusa ingurune seguru batean ospatu ahal izateko.

Hartuko diren neurrien artean daude, besteak beste, Donostia-ko txangoa kentzea, jarduerak indarrean dauden araudietara egokitzea, ezarritako higiene-neurriak betetzea eta astean parte hartzen dutenen kopurua murriztea.

Urtero bezala, kirol arloan eta pedagogian espezializatutako profesional talde bat izango dugu, eta, horri esker, haurrek esperientzia polit bat izateko aukera izango dute.

Aurrerago informazio gehiago bidaliko dizuegu, protokolo berriak aldatzen doaz eta, zuei jakineraziz zeintzuk izango diren hartutako azken neurriak.

Informazio zabalagoa hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen