Udako asteburutan Udala auzorako busa jarriko du Arrasateko Udalak

3
930

Proba gisa ipiniko da, eta helburu izango ditu Udala auzoko “auto pilaketak saihestea, auzotarrei eragozpenik ez eragitea, mendiko erreskateak ez oztopatzea,…”. Horretarako, “aurrekontuak eskatzen gabiltza, eta oraingoz ezin dugu zehaztu zenbat iraungo duen”.

Arrasateko Udalak gaur prentsaurrekoa egin du 2024-2029 Mugikortasun Jasangarria Planari buruz.

Gaietako bat izan da Udala auzora igotzeko eta jaisteko balizko garraio publikoa.

Ildo honetan, herri-busak aurten zerbitzu hori eman du Arrasate-Udalatx herri-lasterketarako.

Urbanoak Udalara igotzea baliagarria izan daiteke herritarrak udan “mendira joateko, Udala auzoko igerilekura joateko, zerbait edatera eta jatera joateko,…”.

Udalak iradoki duenez, udako proba horretan erabilera neurrikoa bada “Arrasateko Udalak ezingo du orain arte bezala jarraitu”.

Proba pilotua egiteko, “aurrekontuak eskatzen gabiltza, eta udako asteburutan egingo da baina oraingoz ezin dugu zehaztu zenbat iraungo duen”.

Erlazionatutako albistea:

2024-2029 Mugikortasun Jasangarriko Plana herritarren parte-hartzearekin egingo da

2024ko apirilaren 24an argitaratutako albistea

3 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen