Gurago baduzu bi edo gehienez hiru argazki bidali ahal dituzu, eta emailean ondoko datuak jarri behar dira:
Argazki egilearen izen-abizenak, argazkiak erakusten duen lekuaren izena eta esperientzia horri buruzko komentario bat.
Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.
Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.
Araceli Hermosa-ren argazkiak:



Aitor Iturriaga Bakarte:
“Argazkia Santa Barbarako ur-parke berrian atera dut abuztu honetan. Mi mutiko agertzen dira, ur deskarga handiaren zain, gailuaren zikloa ondo aztertu ondoren. Artistak. Bestiok, inbidiaz begira”.

“Argazkia iazko abuztuan atera nuen, Arrasateko Osiña baserritik gertu. Ura presio altuan jaurtita lortzen zuen langileak hormigoizko langaren zuritasuna berreskuratzea, berak sortutako lurrun-lainoak inguratuta”.

“Argazkia abuztu honetan atera dut. San Jose ikastetxeko (Gazteluondo Ikastola) handjtze lanak direla eta, atzealdeko balkoi ederra apurtu dute. Pena”
