Arrasateko bibliotekan martxan jarri du “udaberriko ostegunERO” zikloa. Astero jarduerak eskaintzen dituzte online, haur zein helduentzat. Maiatzak 14an ikuskizun hauek izango dira:
HAURRENTZAT: Saroa Bikandi. “Azalerako ipuinak”. Kontuak eta literatura jolasak 2-5 urteko haurrentzat.
HELDUENTZAT: Kamel Zouaoui (Frantzia-Aljeria). “Algo va a ocurrir” eta beste istorio bat 15 minututan.
Emanaldi hauek ikusgai egongo dira ostegunean 16:00etatik 24:00etara bibliotekaren web orrian: www.arrasate.eus/biblioteka