Arrasateko bibliotekan martxan jarri du “udaberriko ostegunERO” zikloa. Astero jarduerak eskaintzen dituzte online, haur zein helduentzat: kontaketak, musika, magia, zientzia esperimentuak eta sorpresa gehiago.
Emanaldi hauek ikusgai egongo dira ostegunero 16:00etatik 24:00etara bibliotekaren web orrian: www.arrasate.eus/biblioteka
Solasaldiak online
Bestalde, solasaldiak eskaintzen dira Bibliotekan online gazteleraz eta euskaraz, baita Jayren
mintzataldea ingelesez ere. Honakoak dira ekainerarteko ekintzak:
– Apirilak 30: Mintzapraktika ingelesez ONLINE.
– Maiatzak 7: Horma / Anjel Lertxundi (Literatura solasaldia) ONLINE.
– Maiatzak 13: Cautiva en Arabia / Cristina Morató (Tertulia literaria: Literatura y viajes)
ONLINE.
Ekainak 4: Joxe Zapirainen bertso malkoak / Pio Perez Aldasoro (Literatura solasaldia)
ONLINE.