Ubarretxena Jaurlaritzako zenbait kargurako aukeratu du Pradales lehendakariak

0
748

Arrasateko alkate ohiak Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburu jardungo du, baita Jaurlaritzako bozeramaile ere.

Artxiboko argazkia: EAJ-PNV.

Lehendakari berriak, Imanol Pradales Gilek, sailburuak aukeratuak ditu eta horien berri eman dute gaur.

Maria Ubarretxena Cid-ek, (Urretxu, 1980) Arrasateko alkate 8 urtez jardun ostean, 2023ko Udal-hauteskundeak galdu zituen.

Bere zinegotzi karguari uko egin zion, eta Aldundiko Azpiegituretako diputatu aukeratu zuten, EAJ-PNV eta PSEren gobernuak.

Gaur jakinarazi dutenez, Pradales lehendakariak (EAJ-PNV) goian aipatutako karguetarako aukeratu du.

Arrasateko EAJ-PNVetik adierazi dute “zoriondu nahi dugula bere ibilbide politikoko erronka berri eta esanguratsu honengatik”.

Bere alkatetza garaira itzulita, adierazi dute “konpromiso hautsezina” erakutsi zuela Arrasateren “hobekuntzarekin eta garapenarekin”.

Halaber, “aro berri honetan zorterik onena opa diogu jeltzaleok”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen