Uarkapeko gimnasioa irailaren 7an berrirekiko da

0
521

Udalak iragarri duenez, ohiko ordutegian izango ditu ateak zabalik, hau da, astelehenetik ostiralera 6:30-14:00 eta 15:00-21:00, eta asteburuan 8:30-13:30.

COVID 19ak sortarazitako egoera dela eta, Uarkape gimnasioaren erabileran osasun segurtasuna bermatzeko neurriak hartu(ko) dira:

“Espazioen egokitzapen desberdinak burutu dira, erabiltzaileen noranzkoak markatuko dira, edukierak murriztu dira, material higienikoa eskainiko zaie erabiltzaileei eta instalazioa garbitu eta desinfektatzeko maiztasuna areagotu da”.

Irailaren lehen astean zehar egoera sanitarioak eraginda, “Arrasateko kirol instalazioak itxita mantendu ziren denborari proportzionala den diru itzulketa burutuko da urteko abonua duten erabiltzaileei”.

Udalak gehitu duenez, “martxoko ikastaro eta hileko abonuen itzulketak ekainaren hasieran burutu ziren”.

Era berean, Musakola kiroldegiko kardio gimnasioa irailaren 1ean itxita egongo da arratsaldeko 15:00ak arte “kantxan egokitutako makinak lehen pisuan moldatu ahal izateko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen