Uarkapek zutik Bengoetxea VI agurtu du; txapelketan Elezkano-Zabaleta nagusi

6
2614

Pilotalekuko harmailak bete egin dira profesional leitzarraren agurretako bat ikus-entzuteko. Beste partiduan, Elezkano-Zabaleta bikoteak 12 eta 22 irabazi dio Urrutikoetxea-Aranguren bikoari.

Baiko eta Udalak antolatuta, 800 pilotazale inguruk Uarkapeko harmailak ia goraino bete dituzte gaur arratsaldean.

Azken lerroetako mutilak kantuka, oihuka eta txaloka gustura aritu dira, besteak beste, ‘Maritxu Kajoi’, ‘Hator hator’, ‘Lepoan hartu eta segi aurrera!’,… kantuak abestuz.

Kartelerako lehen partiduan Bengoetxeak jokatu du, leitzarrak pilota profesionalari agur esateko jokatzen dabilen partidu sortaren baitan. Larunberekin osotu du bikoa.

Kantxan Artola eta Aretxabaleta izan dituzte aurkari, eta norgehiagoka gorrien alde hasi den arren (5 eta 2 markagailuan) lehia oro har parekatua izan da.

Azken tantoa Bengoetxeak berak egin du (22 eta 18koa) eta Arrasateko pilotaleku handienak, zutik, txalo zaparrada bero batekin agurtu du leitzarra. Une hunkigarriak izan dira, profesional maitatua eta errespetatua. Zorionak Oinatz eta ondo segi!

Kartelerako bigarren partiduari dagokionez, Eskuz Binakako Txapelketakoa izan da, eta nor baino nor Urrutikoetxea-Aranguren eta Elezkano II-Zabaleta aritu dira.

Urdinek lehen tantoetan nagusitu dira (1 eta 2) eta partidu orekatua jokatu ostean, 12 eta 22 irabazi dute. Beraz, sailkapeneko goiko postuetan sendo jarraitzen dute, eta gaur arerio zuzenen aurka garaipen garrantzitsua lortu dute.

Publikoak oro har gustura jarraitu ditu bertatik bertara partidu profesionalak, eta txalo beroekin eskertu du pilotarien esfortzua.

6 IRUZKIN

  1. Bi gizarte paralelo daudela ematen du, pandemiagtik arduratuta gaudenok eta ezer axola ez zaienak. Gero gizartea pikutara joaten bada inor ez dadika hasi kexatzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen