Urtarrilaren 30eko egitaraua osatu eta aurre lanketan sakontzeko bigarren bilera irekia deitu dugu Urtarrilaren 8rako, asteazkena, 18:30ean Kultur Ateko Jokin Zaitegi gelan.
Gerturatzen ari da #U30GrebaOrokorra, jauzi kualitatibo bat emateko mugarri izango den greba. Pentsio, lan-baldintza eta bizitza duinak nahi ditugu. Eskubidea dugu eta lortu arte borrokan jarraituko dugu, planeta suntsitzen ari den sistema ekonomiko eta sozial kapitalista, neoliberal, patriarkal honek ezartzen duen logikaren aurka.
Urtarrilaren 30eko egitaraua osatu eta aurre lanketan sakontzeko bigarren bilera irekia deitu dugu Urtarrilaren 8rako, asteazkena, 18:30ean Kultur Ateko Jokin Zaitegi gelan.
Denon artean egin dezagun bidea, gonbidatuta zaude batzarrean parte hartzera!