Txupinazoa gero eta gertuago, San Juanetako egitaraua kaleratu dute

0
1569

Arrasateko Txosna Batzordeak 2025eko San Juan jaietarako egitaraua aurkeztu du. Beste urte batez, aldarri politikoa, musika, parte-hartzea eta herri ekimenak izango dira festaren ardatz nagusiak. Ekainaren 20tik 25era bitartean, sei egunez giro berezia izango da txosnagunean eta herrian, eta antolatzaileek adierazi dute ez dela inolako erasorik onartuko, jaiak guztionak izateko helburuarekin.

Ekainak 20, ostirala

  • 18:30: Manifestazioa “Israel genozida, Palestina askatu” lelopean, Maitzaren Leheneko Plazatik, BDZren eskutik.

Ekainak 21, larunbata

  • 18:00: Txosnen irekiera
  • 19:30: Olinpiadetako finala, Los Incansables txarangak girotuta
  • 22:00: Kontzertuak:
    • Los Zopilotes Txirriaos
    • Sukena

Ekainak 22, igandea

  • 18:30: DJ Kaktus (haurrentzako familia-entzako saioa)
  • 19:30: Kontzertuak:
    • Bat Bat Bi
    • No Limits
  • 23:00: Pintxatada kolektiboa

Ekainak 23, astelehena (San Juan bezpera)

  • 12:00: Txosnen irekiera
  • 12:30: Pregoia
  • 13:00: Trikipoteoa
  • 14:30: Gazte bazkari herrikoia, Uarkape pilotalekuan
  • 17:00: Txopoteoa
  • 18:00: Tantaixan igoera, herriko plazatik
  • 00:00: Ahantzi erromeria

Ekainak 24, asteartea (San Juan eguna)

  • 18:00: Txosnen irekiera
  • 20:00: Kontzertuak:
    • Eme.KI
    • Txit Karramarro
  • 00:30: Pintxatada kolektiboa

Ekainak 25, asteazkena

  • 12:00: Txosnen irekiera
  • 17:00: Elkartasun argazkia, Palestinaren alde, Portaloian
  • 17:15: Karropoteoa txarangarekin
  • 22:00: Kontzertuak:
    • Perlata
    • Bisnaga
    • Les Testarudes

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen