Erguingo jaien bigarren eguna amaitzeko, Txotx gaua ospatu zuten Erguingo auzokideek. Arratsaldeko 20:30etan hasi zen mugimendua Udalpe kalean, ‘Zeuk in zeuk jan’ afarira jende asko inguratu zen eta Dj Goikok animatu zuen afaria; gazteenak dantzan eta abesten jarriz. Kupela ere bazegoen afarian zehar txotx egiteko. Orokorrean giro ona zegoen, generazio desberdinetako taldeak gauaz disfrutatuz.








