“Txosnagunia giro onian, errespetuz, … betetera animatzen zaitxustegu”

1
1373

Aste honetan Sanjoanak ospatuko dira, eta Arrasateko Txosna Batzordeak ondorengo deialdia egiten du:

Testua eta argazkia: Txosna Batzordea.

“Aurten be bueltan die San Juanak, eta aspaldiko partez normaltasun osoz ospatzeko aukeria eukiko dogu. Azken bi urtietako buruhaustiak eta egonezinak alde batera utzi eta bizitza normaltasunez aurrera eruateko eta herriko jaixak bihar bezela ospatzeko ordua heldu da!”.

“Dakizuen bezela, aurten be Arrasateko eragile ezberdinak batu gara eta txosna batzordetik egitarau edarra prestatu dogu gune eta giro alternatibuan disfrutatu ahal izateko. Berriro be azken urtietan jaixetan triste egon dan txosnagusi betetera anitzen zaitxuztegu, giro onian, alkarrekiko errespetuan eta barrez eta algaraz San Juanak ospatzeko!”.

“Horrez gain, txosnagunian izaera politiko, aldarrikatzaile eta segurua azpimarratu gurako geuke, eta inolako erasorik onartuko ez dala gogorarazten dotsuegu. Gainera, edozein arazo izanez gero protokolua martxan jarteko aukeria egongo da txosnetan bertan!”.

“Prestatu gorputzak eta San Juanetan txosnetan dantzan aurkittuko dogu alkar!”.

Iruzkin 1

  1. Ados esandakoekin, baina errespetua denendako,baita goizeko ordu txikietan lanean ibiliko direnei ere, gure zaborrak alde guztietatik batzen bai kale ,txosnagune,monterron,etba,etab,etik.Ez da ezer kostatzen bakoitzak bere zikinkeriak zaborretara botatzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen