Argazkia: MB artxiboa.
Eguerdiko 12:00etan irekiko dira txosnak eta 14:00etan ‘Palestina askatu’ elkartasun argazki irekia egingo da.
Arratsaldeko 18:00etan berrirekiko zaio txosnagunea jendarteari, eta 18:30etik aurrera Dj Pan con Chicharron ariko da.
Gune jaizalea zabalik egongo da goizaldera arte, betiere kontuan hartuta ez dela indarkeria matxistarik onartuko, ezta oro har “inolako erasorik” ere.
Testuinguru honetan, eta herri osora zabalik, Emakume Txokoak indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideak eskura jarriko ditu.
Txosna Batzordeak gogoan ditu Maritxu Kajoi ospatu nahi baina bertan egon ezingo duten pertsonak, hauen guztien artean “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera. Amnistia osoa”.
Batzordean parte hartzen dihardute Ikama, Jardun, Askapena, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Ernai, Gazte Koordinadora Sozialista, Ttak! AED eta Ikasle Antolakunde Sozialistak.




