Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Txosna Batzordea.
Arrasate Gazte Abesbatza, Askapena, Arrasateko Bilgune Feminista, Ernai Arrasate, GKS Deba Bailara, Debagoieneko Ikasle Abertzaleak eta AEDko Ttak! taldeak osatzen dute Arrasateko Txosna Batzordea, 2024ko Maritxu Kajoirako. Halaber, hona hemen txosnetako egitaraua:
12:00etan txosnen irekiera
14:00etan ‘Palestina askatu’ elkartasun argazkia
18:00etan txosnen berrirekiera
21:00etan DJ Gorriontxu eta Laztana herriko kaleetatik
01:00etan La Fulana
08:00etan karropoteoa
Txosna batzordetik gogorarazi dute “ez dela inolako erasorik onartuko”.






Larunbateko goizeko 8:00tan karropoteoa??
ATXek jakin beharko luke goizeko ordu horretan jendea asko LO egoten dela. Besteak beste langileak, txosna jarriko duzuen talde askok hitz dotoreekin defendatzen dituzuenak, aste barruan goizago jaiki behar izaten direnak sistema lantokietan zerbitzatzeko.
Espero dut ATXek astakeria hau desprogramatuko duela. Hala ez balitz, gure agintariek larunbateko goizeko 8:00tan bizilagunen deskantsua ekidingo duten jarduera ludikoak debekatzeko neurriak hartu neharko lituzkete, bizilagunen deskantsua zainduz.