Arrasate Rugby Taldeak gosaria prestatuta, kuadrilla ugarik Kondekuan gosaldu dute eta ondoren Zaldibarren, Boniato Crewk, iazko talde irabazleak, pregoia bota du.

Antolatzaileek prestatuta, jan-edanak eskura izan dituzte Olinpiadetako parte-hartzaileek, eguraldia lagun.

Ondoren, Arrasateko Gaiteroei jarraituz, argazki orokorra eta pregoia egin dira, hitzak Boniato Crewk egin du.
Heldu da urtian ziher hainbeste itxoitxen egon garen eguna. Uda heldu jaku, ta honekin batera, karpeto danak herritxik fan die. Rugbyko txapelketan berotzen egon ostien (bai, badakigu PCH-k irabazi zauela, baina bueno, irabaziko dauien gauza bakarra izengo da), iñoiz baño indar gehixaukin gatoz BERRIRO BE, 2025 eko Arrasateko Olinpiadak irabazteko, askok erretiai itxi dogu ta dana.
Arteagan gure gauen beste jan ostien, ondikon batzuk betekadiaz jarraitzen dou, baña bueno, aurten etxe ruralera fateko maletak indda dauzkeu honezkero.
Gaurko egunandako gogo askokin gaz, baña esan biou oindikon eztakigula zeñen kontra tokau jakun (zozketan arrakastan ondorioz). Kutxiputis ta hauek apuntau die? Edo matematikak itxen jarraitzen daue? Baldi, Iregi, ezkiñan poteuen ondikon?
Aurreko urtien oso errexa in jakun goixian irabaztia, ta egixa esan oso aspertuta egon gitzen atsalde osua finalai itxoitxen. Aurten, nahiz ta jakin goixian lehenengo postuan geratu bigarela, azkena geratu danai emungotzau finalera pasetako aukeria, Heiz botellen trukien.
San Juan honeitan ingo dauen beruaz, espero dou Zakak Taupako pistinai klorua ondo bota izena, “Oxel Itu zuk jakingo zu ez?”
Talde pila bat apuntau diela esan duzkue, baina uste dou olinpiadak urte osoko zeoze diela. Kaletik ibiltzen die apuntau dien danak? Edo jendia etxian geratzen da? Hemen meritua abenduko pintxopo hotzetan urteten dan jendiana da. 99 kuadrilai ejako bapez ikusten kaletik.
Ordua da behingoz Poteo&Glory ta PM-kuak jubiletako, ikusitxa batzuk guraso diela eta beste batzuk ezkondu inbidiela, fan zaitxeze kajoira tragua hartzen, hemen lesionetako arrisku haundixa dauketzue, nausi zauze ta.
Bestalde, enterau gare ondoko herrixetan olinpiadak itxen saiatu diela baña eztauiela lortu, hortaz, zoriontzekua da beste behin olinpiadetako antolakuntzai holako egun bat antolatziagatik, eztau herriko gazte danak batera jolasten ikustia baño gauza pozgarrixaua.
Eztau esan biharrik bez danon ardura dala holako egun bat ondo urtetia, eta ez dala iñolako erasorik onartuko. Hortaz, ondo pasau deigun holako egun berezixa danon artien. Egun hau danok disfrutetako dau.
Berriro be esangou aurtengo garaipena zuretako fango dala Kiwi, “Irrifar hura betiko bizirik!”



























