Bertako Txorbelaren eskutik, Arrasateko III. Otxote topaketa ospatuko da larunbat honetan. Bertan lau taldek hartuko dute parte; Durangoko Astarloa, Errenteriko Karnaba, Donostiako Ozenki eta Arrasateko Txorbela.
Egitarauari dagokionez, eguerdiko 12:00ean lau otxoteek kontzertutxo bat emango dute San Frantzisko elizan eta hura bukatu eta 14:30ak arte, lau talde hauek Arrasateko alde zaharreko kaleak alaitu eta girotuko dituzte euren kantuekin.





