Abenduaren 19an eguerdiko 12.30etan San Frantzisko elizan.
Harreman GKE-tik Arrasate eta inguruko biztanle guztiak gonbidatu nahi dituzte GOIKOBALU eta TXORBELA elkarteek abenduan eskainiko dituzten emanaldietara. Goikobalu-ren kontzertua atzeratu egin da.
Bi abestaldeek arreta handiz prestatu dituzte euren errepertorio onenak, herrian emango dituzten kontzertu solidarioei balio erantsia emateko asmoz.
Helburu argi bat duten kontzertuak: era guztietako ezbeharrak pairatzen dituzten eta premia larriko egoerak bizi dituzten herrialdeetako pertsonen egoera ezagutaraztea eta haiei laguntzea: “Horregatik Harreman GKE-etik eskerrak eman nahi dizkiegu Goikobalu eta Txorbela osatzen duten kideek egindako ekarpenagatik. MILA ESKER DENORI!!!!”
BAZKIDE EGITERA GONBIDATZEKO KANPAINA
Kontzertu horien bidez, HARREMAN GKE-ak, ANKUR-India eta MOZANBIKE proiektuetara hurbiltzeko kanpaina berria ezagutarazi nahi die herritar, elkarte eta erakundeei, proiektu horietan bazkide edo laguntzaile gisa parte har dezaten.
Azpimarratu nahi da bildutako diru guztia helburu hauek dituzten proiektuetara doala oso-osorik. Mozambiken, Mundukide-ren eskutik, nekazariarekin batera lanean dihardute, nekazaritza-ekoizpena hobetu eta handitu dezaten, eta, horrela, haien bizi-kalitatea hobetu. Proiektuaren koordinatzaileak gogorarazi digu “miseriatik pobreziara igarotzeko lan egiten dugu”. Indiako Ankur harrera-etxean berriz, familia oso pobreetako 200 haur baino gehiago jaso eta babesten dituzte, etorkizun duina izan dezaten elikadura eta heziketa eskainiz. Zuzendariak gogorarazi digu inork ezin diela guztiei lagundu, baina denok lagun diezaiokegula norbaiti. Bi proiektuetan COVID pandemia larriagotzen ari da bizirik larri dirauten egoera zaurgarria. Eta guk zuengandik jasotzen dugun bultzada gure helburuarekin jarraitzera animatzen gaitu, hau da, pertsona behartsuenei laguntzeko jarduerak landuz eta antolatuz.
Eta ilusionatzen gaituzten proiektu horien aurrean, beti galde daiteke: zerbait gehiago egin al dezakegu? Jakina baietz, eta gainera eskertuta egon beharko genuke, beharrean gauden pertsonak gu ez garelako. SORTE HANDIA DUGU, planetako lekurik aberatsenetako batean bizi garelako eta laguntza hartu beharrean egon ordez EMATEKO AUKERA dugulako.
Horregatik, HARREMAN-etik KANPAINA bat abiatu nahi izan dugu BAZKIDE BERRIAK erakartzeko, eta, horretarako, triptiko bat postontzietan banatu dugu, pertsona bakoitzak HARREMAN GKE-ari nola lagun dezakeen jakinarazteko edo nahi badu bazkide bezala parte hartu ahal izateko.
Gainera, triptiko bat Harreman Dendan -Eroskin dagoena- aurkezten duenak Gabonetako saski baten zozketan parte hartu ahal izango du, Bidezko Merkataritzako produktuekin betetako saskia.
Era berean, laguntza eman daiteke behean adierazitako edozein banketxetan, HARREMAN GKE-aren kontu batean, dohaintza puntuala edo aldizkakoa eginez.
Laboral kutxa: ES23 3035 0001 50 0010042825
Kutxabank: ES95 2095 5055 51 1061985981
Caixabank: ES67 2100 1972 03 0200112601
Caja Rural: ES83 3008 0253 49 2793534526
Azpimarratu nahi diegu lagundu nahi duten pertsona guztiei, HARREMAN GKE-ak bildutako dirua zuzenean proiektuetara doala, ez dagoelako bitartekorik ezta egitura-gasturik ere. Proiektuekin konprometitutako pertsonak boluntarioak gara, pertsona guztientzat mundu justuagoa, iraunkorragoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko beste asmorik gabe.
Amaitzeko, aukera honetaz baliatzen gara pertsona, elkarte eta erakunde solidario guztiei gure eskerrik beroenak helarazteko, emandako laguntzagatik eta aldi berean Eguberri zoriontsuak opa dizkizuegu, datorren urtea guztiontzat ona izan dadin.
Eta ezagutu nahi bai gaituzu hemen gure helbideak :
www.harreman.net, @harreman.arrasate, HarremanONG, eta gurekin harremanetan jarri nahiko bazenu: info@harreman.net helbidean.