Txorbela otxoteak kontzertua eskainiko du larunbatean Oiartzunen

0
315

Soinuenea-Herri Musikaren Txokoak antolatuta, Txorbela otxotearen kontzertua Oiartzungo Done Eztebe elizan izango da, uztailaren 24an, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak 5 eurotan erosi ahalko dira Oiartzungo Turismo Bulegoan.

Gizonezkoen ahotsez osatutako taldea da. Mota honetako abesbatzen egitarauan aspaldiko urteetan ohikoa izan denez, bi giro ezberdinetako abestiak interpretatuko dituzte: erlijiosoak eta profanoak.

Txorbela otxotea 2008ko udazkenean sortu zen Arrasaten. Zaletasun berak batzenzuen lagun talde batek sortu zuen, musikaz gozatzeko asmoz. Helburu batek elkartu zituen: gure kultur onda-sunaren zati diren herri-kantak berreskuratzea, ahaztuta gelditu direnak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen