Txor-Txor bakarrizketa saioa, ostiralean, 19:00etan Biterin

0
383

Nerea Arriola aktoreak euskaldunok gure eguneroko egoeretan euskararekiko ditugun harremanen nondik norakoak erakutsiko dizkigu.

Testua eta irudia: Arrasateko Euskaraldia.

Aste garrantzitsua da honako hau Euskaraldiaren baitan. Izan ere, hilaren 24an osteguna, norbanakoek ahobizi edo belarriprest moduan izena emateko aukera zabalduko da. Bestalde, irailaren 27a, domeka, izango da entitate moduan parte hartzeko izena emateko azken eguna.

Aste berezi honen baitan, Arrasateko Euskaraldiak ekintza berezi bat antolatu du ostiralerako, arratsaldeko 19:00etan, Biteriko Plazan: Txor-Txor bakarrizketa umoretsuaren emanaldia, hain zuzen ere.

Bizitza txor-txorrean pasa ohi dugu, baina eta zergatik ez berriketa horiek euskaraz egin? Jolasean, umorez, serio… gauden lekuan gaudela! Halaxe azalduko dizkigu Nerea Arriola aktoreak euskaldunok gure eguneroko egoeretan euskararekiko ditugun harremanak zer nolakoak diren ordu betean gutxi gora behera
Nerea Arriola askok ezagutuko dute hainbat telebista saiotan parte hartu duelako, baita berak eman dielako gorputza eta ahotsa Supertxope euskal youtuberrari eta Info7 irratiko ‘Dolores Mujika Dolox’ pertsonaiari ere.

Saioa ikustekoez da sarrera behar izango, doakoa da saioa, baina 100 pertsonendako aforoa egongo da soilik, osasun neurri guztiak beteko direlarik.

Txor txor… euskaraz aritzeko gogoa dut zurekin, eta zuk nirekin?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen