Txokolate daztaketa antolatu dute Harremanekoek Sebero Altuben

0
1466

Nazioarteko pobreziaren egunean, Txokolate daztaketa antolatu dute Harremanekoek Sebero Altuben 11.00etatik-13.30etara.

Sebero Altuben 11:00etatik 13:30era jarri duten postuan kafea dastatu ahal izango da eta txokolatea katiluan haztatu ahal izango da edo amerikar eta afrikar kakaoekin egindako tableta-klaseetako edozein dastatu ahal izango da. Horiek guztiak Bidezko Merkataritzaren printzipioen arabera sortzen dira, hau da, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunaren balioak betez.

Eroskiko hipercorrean dagoen denda hau Debagoieneko ONGen ekimena izan zen, eta 20 urte baino gehiago daramatzate Debagoienan Bidezko Merkataritza bultzatzen. Ekimenak Harremanek bailaran egiten duen lana ezagutzera emateko ere balioko du: “Gure esku dago daukagun erosteko ahalmena baliatzea. Kontsumitzailearen botereak kafe eta txokolatearen korporazio handiak bidezko merkataritzako produktuak eskaintzen hastea lortu du”.

Bitartean Seber Altube plazan Baserritar azoka eta Sagar eguna ospatu dira eguraldi ona aprobetxatuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen