Txokolate daztaketa antolatu dute Harremanekoek larunbaterako Sebero Altuben

2
772

Urriak 17an, Nazioarteko pobreziaren egunean, Txokolate daztaketa antolatu dute Harremanekoek Sebero Altuben 11.00etatik-13.30etara.

Eroskiko hipercorrean dagoen denda hau Debagoieneko ONGen ekimena izan zen, eta 20 urte baino gehiago daramatzate Debagoienan Bidezko Merkataritza bultzatzen. Ekimenak Harremanek bailaran egiten duen lana ezagutzera emateko ere balioko du: “Gure esku dago daukagun erosteko ahalmena baliatzea. Kontsumitzailearen botereak kafe eta txokolatearen korporazio handiak bidezko merkataritzako produktuak eskaintzen hastea lortu du”.

Iazko salmentak ia 90.000 eurokoak izan ziren. Baina aurtengoa gogorra izaten ari da mundu guztiarentzat, baita Bidezko Merkataritzarentzat ere: “Bultzada berri bat eman behar diogu, ziur baikaude orain inoiz baino gehiago beharrezkoa dela laguntza ematea eta sustatzea. Pandemiak agerian utzi du mundu globalizatu honetan denok gaudela elkarri lotuta, eta denok errespetatu behar dugula elkar, justiziaz jokatu, eta ingurumena zaindu. Horiek guztiak dira bidezko merkataritzaren lehentasunezko balioak. Eta Garapen Jasangarriko Helburuen parte dira. Dei egiten dugu Debagoienako familia guztiek parte har dezaten Bidezko Merkataritza babesten duen erosketa batekin. Eta bailarako enpresei eta kooperatibei lagundu diezaieten ‘vending-makinetan’ Bidezko Merkataritzako kafea jartzen edo gure produktuak erosten enpresa-oparietarako, etab. “.

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen