‘Txito’ zendu da Goikobalun, Orfeoi Donostiarrean, nazioartean,… kantari

0
1528

Arrasatear honek Goikobaluko lehendakari jardun zuen, baita Arrasate Musikaleko Zuzendaritzan ere, Arrasateko Parrokiako Koruan abestu zuen. Baita nazioartean ere: Parisen, Galesen, Italian,…

Argazkia: MB artxiboa / Bideoa: MB mediateka.

Jose Ignacio Aguirre Otaduy ‘Txito’ Bilboko Jatorki abesbatzan parte hartu zuen, eta Arrasateko Goikobalun abesteaz gain, bertako lehendakaria ere izan zen.

Arrasate Musikaleko Zuzendaritzan ere urte ugari eman zituen, Santa Ageda Koruetan ibili zen eta Arrasateko Parrokian ere ahotsa jarri zuen mezetan, hiletetan,…

Bilboko Koral Elkartearekin frantziar estatuko Tolosan nahiz Parisen jardun zuen. Gainera, Orfeoi Donostiarrean ere ahotsa jarri zuen, eta Euskal Korus-ekin Tolosako Txapelketa irabazi zuen 1995ean.

Kontuan hartzekoa da lehiaketa hori bitan irabazi zuela, folklore eta polifonia kategorian. Arrasateko Parrokiako Koruarekin Erroman abestu zuen, eta Arrasate Musikaleko Orkestrarekin Alemanian nahiz Italian. Baita Goikobalurekin Galesen ere.

Atzo, baina, tamalez arrasatear kantari hau zendu zen, 77 urte zituela. Gure doluminak bere familiari eta lagunei.

Bere aldeko hileta elizkizuna gaur (astelehena) arratsaldeko 19:00etan izango da Parrokian bertan. Bere omenez bai bertako koruak, baita Goikobaluk ere, abestu egingo dute. Goian bego eta gurekin bego ‘Txito’.

Lagun hau zendu den arren, bere ahotsaz gozatzen jarraitu ahal dugu, adibidez Santa Agedako Koruekin abestutako emanaldi honetaz:

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen