Txistuak eta txaloak [Testua: Piter Encinas]

9
2196

Nolabait ulertzen dut txaloak entzuten ditudanean; naturaltasunez txaloak egiten dituztenei ulertzen diet, azkenean barruan dutena erakusten dutelako, sanotasunez adierazten dutelako norberaren elkartasuna Osakidetzan lana egiten dutenei, keinu honekin saritu nahian.

Baina aldi berean, onartu behar dugu Osakidetzan gertatzen ari dena orain arte ez dugula ikusi/onartu nahi, batez ere, 2007 urtetik Osakidetzan egin dituzten murrizketak; ez dugu ezer egin gure herri osasun zerbitzua hondatzen zutenean.

Nire ustez ez du merezi Espainian M. Rajoyk eta PPk egin zutenari buruz hitz egiterik, Hemen, Euskadin, murrizketak egin dituzte; gure herri osasun zerbitzua munduko onenetarikoa dela pentsatzen dugu, eta ez dugu onartzen distira duen oro ez dela urrea.

Koronavirusek erakutsi digu, gure herri osasun zerbitzua ez dela hain ona. Politikari batzuek, baita Urkullu jaunak ere, Osakidetzan lan egiten duten profesionalen gainean utzi dute ardura osoa, desastre honen arduradun zuzenak politikariak direla ohartu gabe, murrizketak egin baitituztelako.

Desastre hitza erabiltzen dut, maskarilak, eskularruak, uniformeak, langileen ordutegiak….(adibide batzuk), haien gabeziak politikariek bete beharko lituzketelako.

Garbi dago egoera hau ez dela tamalgarriago izan Osakidetzako langileek profesionaltasunaren maila oso altua dutelako.

Altuago hitz egin dezaket baina ez garbiago! Egungo gabeziak murrizketen ondorio dira, eta murrizketak gure politikariek sortu dituzte, ez espainiarrek.

Kontatu nahi dizuet iaz gertatu zen mirari bat, sindikatu guztiek, (SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK gehi Lehen Arreta Arnasberritzen plataforma) bi lanaldiko greba antolatu zuten. Sindikatuen munduan ibili garenok jakin badakigu, grebak egin ditugunean, horretarako arrazoiak zeudelako izan dela, eta kasu honetan, hauek ziren salatzen ziren arazoak:

  • Plantillak gero eta txikiagoak dira.
  • Lanaren behin-behinekotasuna.
  • Zerbitzu batzuk pribatizatu zituzten.
  • Gaixoaldi-bajak zigortu zituzten.
  • Bajak ez zituzten ordezkatzen.
  • Lanaren kargak handitu zituzten.
  • Medikuarengana joateko itxaronaldia 4 egunekoa da eta, ebakuntza bat behar izanez
    gero, 48 egunekoa. «Datu hauek iazkoak dira, 2019ko balantzean agertzen dira.
    Osakidetzako Osasun-Laguntzaren zuzendaria den Andoni Arcelayren hitzetan»
  • Horren guztiaren emaitza da medikuek eta erizainek 10 minutu baino gutxiago dituztela
    paziente bakoitza artatzeko, 40 paziente inguru dituztela lanaldi bakoitzeko, eta
    administrari laguntzaile bakoitzak 100 pertsona inguru dituela. Nire ustez, horri ezin zaio
    “osasun zerbitzu duina” deitu.

Beste adibide bat: Debagoieneko Ospitalean ezin dute grebarik edo lan-etenaldirik egin, minimoen azpitiko plantilla delako, urtean zehar dagoen plantilla, gutxieneko zerbitzuak egokitzen dituztenean berberak dira. Horren ondorioz bi egoera desberdinak gertatzen dira: bata, zerbitzua ez daiteke ona izan eta bestea, non geratzen da langileen greba egiteko eskubidea?

Bukatzeko, nik uste dut edozein gizarte batek bi zutabe nagusi izan behar dituela: osasuna eta hezkuntza; eta bi zutabe hauei ez badie garrantzirik ematen, gizarte hori zuzengabekoa dela esan nahi du.

9 IRUZKIN

  1. Aspalditik nabil hau esan nahian, eta orain iruzkinak jartzea posible dela aprobetxatu beharra dut.
    Piter, ikasi lehenengo euskeraz eta gero atera idatzi publikoak.
    Batzuetan bi aldiz irakurri beharra dago esaldi bakarra.
    Ez noa kritikatzera edukia.

    • Peter eredu da euskaltzale guztiontzat. Ezagutzen dugunok ondo dakigu noraino inplikatu den gure hizkuntzarekin. Akats batzuk dauden arren, oso ondo ulertzen da berak idatzitakoa. Zure jarrera harroak aldiz, jokoz kanpo uzten zaitu, lagun.

    • Barka nire kritika latza Peter encinaren euskera kritikatzen duen kaletar hoini. lehenik eta behin, gauza bat utzi nahi dut argi: hau ez da ez E.G.A. ren atariko froga bat ezta 2 perfileko azterketa bat. iritzi artikulu bat besterik ez. Bestaldetik txalogarria da euskalzale batek bere iritzia gure hizkuntzean egitea nahiz eta akats batzuk eduki. Agian lagun zu txikitatik etxean , edo ikastolan d ereduan ikasteko sortea eduki duzu eta zure euskara bikaina izango da, baina zure gogoetak eta iradukizunak ez gaitu ez herritarrei ezta eukarari laguntzen. Aurrera Peter jarrai ezazu zeure iritsiak eukeraz idazten eta ez eduki kontuan euskonazi ( aurreko kaletar honi diot zuzenean ) esandakoari. animo eta zeure iritsi artikuloak irakurtzen jarrai dezala. animo Peter

  2. Kaletar izenarekin idatzi duenari esan, balitekeela berak euskakaz idazten eta hitzegiten oso ondo jakitea…baina edukazio mailan asko ikasi beharko duela, ez badu nahi Irailean asterketak berriz errepikatzea.

  3. Eta nola ikasten da, ba? Ekinez, ezta? Piter, segi idazten, euskaraz, noski! Eta lortuko duzu esateko duzun hori guztia deklinabide, aditz eta esapide borobilekin ematen.

  4. Peter eredu da euskaltzale guztiontzat. Ezagutzen dugunok ondo dakigu noraino inplikatu den gure hizkuntzarekin. Akats batzuk dauden arren, oso ondo ulertzen da berak idatzitakoa. Zure jarrera harroak aldiz, jokoz kanpo uzten zaitu, lagun.

  5. Nire esateko modua egokiena eta adeitsuena ez bada izan ere, berdina segitzen dut pentsatzen.
    Ez dut uste Piterren testu honek, adibidez, euskarazko nibelik duenik publikoki argitaratua izateko. Ez dut uste honek onik egiten dionik euskarari, izan ere txarto idatzitako testuek ez baitiote laguntzen ikasten dagoen euskaldun berri bati, adibidez, edo euskararekin tratu handirik ez duenari.
    Ez dut uste larregi eskatzea denik Piterrek testua atera baino lehen zuzentzeko eskatzea norbaiti… Agian horrela ikasiko du…
    Ez dut uste urte askotan zehar espainiar errepublikaren bandera hainbat agerraldi publikotan, eta bere jardun politikoa hego Euskal Herriak Espainiar lurraldean jarrai dezan egin duenak euskaltzale petoa denik, baina hori ondo ezagutzen duzuenok jakingo duzue hobeto.
    Eta bai, akaso irailean errespetuaren berreskurapenera joango naiz.
    Baina zuek ez duzue inongo mesederik egiten horrelako akatsak eta nibel baxua goraipatzen, esaldi hau, adibidez, pentsaezina litzateke españolezko komunikabide baten “Koronavirusek erakutsi digu, gure herri osasun zerbitzua ez dela hain ona”

  6. Arrazoi osoa duzu, esaten duzun guztiarekin ados nago, baina esan zenuen eran agian ez zenuen asmatu. Esateko modua oso inportantea da, esaten duzuna bezainbeste.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen