Dorletako Amak antolatuta, gaur arratsaldean hiru txirrindulari lasterketa lehiatu dira Markuleteko industrialdean. Lasterketak benjamin, alebin eta infantil kategorietakoak izan dira eta neska eta mutilek parte hartu dute. Lasterketak antolatu dituen Dorletako Ama taldeaz gain, Elgoibar, Azkoitia, Azpeitia, Legazpi, Zumarraga, Oñati eta Bergarako taldeak izan dira.

Benjamin kategorian, parte-hartzaile guztiei banatu zaizkie dominak. Alebin eta infantil kategorietan, hauek izan dira irabazleak:

Alebin mailan:

Mutilak:
1- Luken Zulaika (Elgoibar)
2- Jakes Zubizarreta (Peña Elorza)
3- Oxel Kortabarria (Dorletako Ama)

Neskak:
1-Nile Agirretxe (Dorletako Ama)
2- Ainhoa Plaza (Dorletako Ama)
3- Izar Aranguren (Lokatza)

Infantil mailan:

Mutilak:
1- Unai Taboada (Goierri)
2- Ohian Irizar (Aloña Mendi)
3- Aitor Murguzur (Aloña Mendi)

Neskak:
Katixa Navarro (Dorletako Ama)
Maialen Sancho (Dorletako Ama)
Ane Atorrasagasti (Aloña Mendi)