Txirrindularitza lasterketa jokatuko da zapatu honetan Markuleten

0
672

Dorletako Amak antolatuta, 3 kategoria izango dira: benjaminak, alebinak eta infantilak. Arrasateko txirrindulariez gain, Gipuzkoako beste herri batzuetakoak ere bertan izango ditugu.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko lasterketak ez du hutsik egingo, eta larunbat honetan (martxoaren 4an) jokatuko da Markulete industrialdean.

Ekitaldi irekia arratsaldeko 16:30ean hasiko da, Dorletako Ama Txirrindulari Eskolak antolaturik.

Hiru maila ezberdinetako neskatila-mutikoek parte hartuko dute, bai benjaminak, bai alebinak, baita infantilak ere.

Sei talde inguruk hartuko dute parte, Arrasate eta ingurukoak: Elgoibar, Azkoitia, Azpeitia, Legazpia, Zumarraga, Oñati eta Bergara.

Antolatzaileek dei egin dute “herritar guztiak gonbidatuta daudela lasterketak bertatik bertara ikustera”.

Gaurkotutako informazioa: Gipuzkoako asteburu honetako lasterketa batzuk, gutxienez Eibarkoa eta Beasaingoa, bertan behera geratu dira, baina Arrasatekoa egin egingo da Antolakuntzatik baieztatu berri digutenez.

Erlazionatutako albistea:

JMA txirrindulari taldeak aurkezpena egin du “baloreak eta disfrutatzea” oinarri

2023ko otsailaren 25ean argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen