Gaur goizaldeko 05:55ak aldera, Arrasate eta Oñati arteko errepidean, autobus batek eta txirrindulari batek talka egin dute. Ertzaintzak azaldu digu ezbeharra Elorregirako noranzkoan izan dela, eta txirrindularia Arrasateko Ospitalera ekarri dutela, printzipioz zauri larririk gabe.