Ezbeharra atzo (astelehena) jazo zen Uribarri inguruan, eta Ertzaintzak azaldu duenez arratsaldeko 18:45 aldera izan zela.
Auto batek, aurreratzeko maniobra baten harira, txirrindulari bat kolpatu eta lurrera bota zuen. Gidariak hasieran bertatik alde egin zuen baina handik denbora batera istripuaren lekura itzuli zen.
Txirrindularia Ospitalera eraman zuten baina printzipioz osasun arazo larririk gabe. Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ziren.