Ertzaintzaren helikoptero batek istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu du Aixola presatik gertu
Goizeko 10:00ak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuak dei bat jaso du, mendiko bizikleta egiten ari zen txirrindulari bat erori egin dela abixua emanez, Elgetan Aixolako presatik gertu dagoen bide batean.
Anbulantzia bat zaurituraino iritsi ahal izan da, eta osasun-laguntza jaso du. Hala ere, lursailak garraiatzeko eskaintzen zituen baldintza txarrak direla eta, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero baten bidez ebakuatzea erabaki dute. 39 urteko txirrindularia Arruena parkera eraman dute, eta bertatik anbulantzia batek Arrasateko ospitalera eraman du.