Txindoki aldeko argazkiak [Joxefe Diaz de Tuesta]

0
374

Argazkiak eta testua: Joxefe Diaz de Tuesta

Txindoki gure bailaratik gertu samar dugu: Oñatitik Larraitzera, adibidez, ordubete eskas dago eta bidea ona da. Hala ere, ez da gure bailarako mendizaleek gehien bisitatzen duten mendietako bat. Ez da zaila igotzen, baina aldapa pikoa du, oso pikoa.

Aldian behin igo ohi dugun mendia izateaz aparte, Txindokik badu xarma berezi bat oso ikuspegi politak dituelako. Eta behin bertara hurbilduta, ibilaldia luzatuz gero, beste mendi mordoxka bat igotzeko aukera ematen du: hala nola, Ausa Gaztelu, Ganbo, Hirumugarrieta, Tuturre eta beste hainbat.

Hemen duzu Oñatiko Aloña Mendi taldeak ekainaren 12an antolatutako ibilaldian egindako argazki sorta, Txindoki aldean ateratakoak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen