Txikilandiako uretako jokoek Musakolako igerilekua bete dute

Hau izan da Musakolan eta Uarkapen gaur eta bihar luzatuko den ekimenaren lehen jarduera

0
1597

Hau izan da Musakolan eta Uarkapen gaur eta bihar luzatuko den ekimenaren lehen jarduera

Urte berriaren harira Gabonetan martxan jartzen diren ekimen ugarien artean, Txikilandia da, zalantzarik gabe, erakargarrienetakoa, bereziki etxeko txikienentzat. Jarduerak, jolasak eta koltxonetak izan dira protagonistak gaur goizean Musakola kiroldegiko igerilekuetan.

Igerileku estaliaren beroa baliatu dute askok urtarrileko hotzetik aldentzeko, eta goiz osoan zehar instalazioetan zabaldu den joko eskaintza zabala eskertu dute bertaratutakoek. Guraso eta begiraleek lagunduta, haur askok barre eta dibertsio artean eman dute urteko lehen bainua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen