Arrasateko ehunka haurrek gozatu dute arratsalde osoan zehar pilotalekuan antolatu diren askotariko ekintzekin
Etxeko txikienek beste urte batez Txatxilipurdik Txikilandiaren bitartez antolatu dituen jarduerekin gozatu dute. Ohikoa den bezala, haurrek eta haien gurasoek ilara egin dute Uarkapeko gunera sartzeko, eta bertan adin desberdinetarako dibertsioa aurkitu dute. Gaur hasi eta egun hauetan zehar ilusioz, dibertimenduz eta jolas ugariz beteriko egunaz gozatzeko aukera izango dute.