Txatxilipurdi elkarteak antolatuta, Markel Goikolea DJak dantzan jarri ditu haurrak eta gurasoak, gaur arratsaldean Uarkapen. Ekitaldiz, tailerrez, ikuskizunez, musikaz eta balorez betetako hiru egunen ondoren, gaur arratsaldean agur esan diete Arrasateko haurrei Txikilandiak eta Ekintzen Laborategiak datorren urtera arte.