Urtarrilaren 2, 3 eta 4an ospatuko da “jolasa eta Euskara ardatz”, Txatxilipurdik eta Udalak antolaturik. Sarrerak erosgai jarriko dira urtarrilaren 2tik aurrera, eta itxiera ekitaldia disko-festa batekin ospatuko da.
Kartela: Txatxilipurdi elkartea.
2025ean Txikilandiak 34. edizioa ospatuko du, eta ‘Txatxili’k azpimarratu duenez “ibilbide luzea duen egitasmoak ez du galdu bere esentzia!”.
Ohi denez, urtarrilaren 2, 3 eta 4an ospatuko da “zuekin eta Euskaraz”, neguko oporralditxoetan “ederto pasatzeko eta ekintza ugariz gozatzeko”.
Ekimena zuzenduta dago “Arrasateko eta Debagoieneko haur, nerabe eta familiei”, betiere kontuan hartuz “jolasa eta Euskara direla gure ardatz”.
“Hortik, datorkigu aisialdia hezitzaile euskalduna gauzatzeko eta amesteko grina”. Horretarako, Musakolako igerilekua, Uarkape eta Gaztetxea baliatuko dituzte.
Azken urteotan bezala, 2025ean ere “9 urtetik gorakoendako gunea egongo da Uarkapen; Ekintzen laborategia”.
Urtarrilaren 2an:
Musakolako igerilekuan emango zaio hasiera Txikilandia 2025 egitasmoari. “Igerileku handian puzgarriak izango dira haurren gozamenerako”.
Igerileku txikian “material ezberdina egongo da haur txiki eta familien eskura, hala nola; esterilak, txurroak, tablatxoak… Ur parkea 10:30etik 13:30era egongo da zabalik”.
Arratsaldean, Uarkapera mugituko gara eta bertan rokodromoa, jolas gunea, 0-4 gunea haur txiki eta euren familientzat (esperimentazio gune bat), ipuin txokoa (ipuin kontaketekin), ohe elastikoak (kantxa nagusian), puzgarriak (kantxa nagusian), karaokea eta gela iluna (argiekin jolasteko) izango ditugu.
Gaztetxean berriz aurpegi margoketa eta sormen gunea egongo dira.
Halaber, 9 urtetik gorakoendako “ekintzen laborategian, egunero tailer ezberdin bana egongo da:
“Urtarrilaren 2an bitxi eta osagarri tailerra egongo da arratsaldez, urtarrilaren 3an look aldaketa eta ihesbidea, urtarrilaren 4ean goizez pegatina tailerra eta arratsaldez Sua kartekin ilunean jolasa”.
Urtarrilaren 3an:
Goiz eta arratsaldez Uarkapen eta gaztetxean egongo gara, goizez 10:30-13:30 eta arratsaldez 17:00-20:00 bitartean.
Ekintzen laborategian, goiz zein arratsaldez ihes bidea eta look aldaketa tailerra egongo dira.
Urtarrilaren 4an:
Goizez 10:30-13:30 bitarte Uarkapeko jolas parkean zein gaztetxean aritzeko aukera egongo da. Arratsaldez aldiz, Gaztetxea ez da egongo eta soilik Uarkapen egingo da jolas parkea 17:00-20:00 bitarte. 19:00etan, Txikilandiari itxiera emateko, Disko Festa antolatu dugu Uarkapeko kantxa nagusian.
Ekintzen laborategian, goizez pegatina tailerra egongo da eta arratsaldez Sua jolas erraldoia burutuko dugu ilunetan.
Egunero:
12:00etan eta 18:00etan ipuin kontaketa eta karaokea egongo dira. Ipuin kontaketak ipuin txokoan izango dira eta karaokea kantxa nagusian.
“Urtarrilaren 4ean, zapatuan, goizez sormen gunea egongo da Gaztetxean, baina ez ordea egun horretan arratsaldez. Aurpegi margoketa Uarkapera ekarriko dugu”.
Hortaz, urtarrilaren 4ko arratsaldean erabilgarri egongo den gune bakarra Uarkape izango da.
Txikilandiaren itxiera egiteko disko-festa bat ospatuko da arratsaldeko 19:00etan. “Beraz, ez da ikuskizunik izango baina bai disko-festa”.
Produktu ezberdinen zozketa ere egingo da egunero arratsaldez Uarkapeko kantxa nagusian.
Parte-hartzaileek sarreran emango zaien galdera erantzun beharko dute produktu ezberdinen zozketan sartzeko.
“Herriko komertzio eta inguruko elkarteek emandako produktuak zozketatuko ditugu”.
Sarrera eta bonoak
Non eta noiz erosi:
Urtarrilak 2 goizez, Musakolako igerilekuan.
Urtarrilak 2 arratsaldez eta urtarrilak 3 eta 4 egun osoz Uarkapeko takilan.
Bonoen prezioak (hiru egunetarako bonoak):
1-3 urte bitartekoentzat 5’5 €
4 urtetik gorakoentzat 9 €
Sarreren prezioak (eguneko sarrerak):
1-3 urte bitartekoentzat 3 €
4 urtetik gorakoentzat 4 €
*Helduak doan.
Elkarlana
Berritasun nagusietako bat da Txatxilipurdik eta Udalak “Arrasateko Altxaburua taldearekin batera Txikilandian ere mugikorraren erabileraren inguruan kontzientzia hartzea erabaki dugula”.
Izan ere, “Uarkape, Musakolako igerilekua eta Gaztetxea mugikorrik gabeko arnasguneak izatea nahi dugu”.
Horregatik, “antolakuntzako hezitzaileei galdetuz, edonork eskuragarri izango ditu Txatxilipurdiren mugikorrak behar dituen deiak egiteko, laguntza jolas parkeak iraun bitartean”.
Horretarako “Txikilandiara bertaratuko diren gurasoak edota helduak gonbidatzen ditugu haurrak eta nerabeak mugikor eta erloju barik etortzera, goza dezaten”.
Txikilandia Txatxilipurdi eta Arrasateko Udalaren arteko elkarlanaren ekimen bat da.
Udal-ordezkariak adierazi du “helburua dela Arrasateko haur eta familia orori hona etortzeko aukera bermatzea”.
Horretarako “Udaleko Gizarte Zerbitzuetako familiekin eta diru-sarrera mugatuak dituztenekin ahal izan dezaten Txikilandiaz gozatu. Horretarako gonbidapena luzatzen zaie. Euren gonbidapena Gazte Bulegoan jaso dezakete”.
Txikilandiaren egitaraua aurten gazteleraz ere eskura dago “euskaraz ulertzen ez duten pertsonengana ere iristeko”.
Gaztelerazko egitaraua lor daiteke QR baten bitartez, bai karteletan baita eskuorrietan ere. Baita hemen klikatuz ere





