Txikilandia eta GazteEkin hasi dira gaur egoerara egokiturik eta talde txikietan

0
1193

Covid-19ak sortutako egoerara egokituta, gaur hasi da, urtero bezala, Txikilandia eta GazteEkin. Osasun neurri guztiak errespetatuz, haur eta nerabeentzako ekitaldiaz beteriko egitaraua antolatu du Txatxilipurdik gaurtik hilaren 4ra arte. Aurten Uarkapeko frontoia alde batera utzita hainbat lekutan egingo dira ekitaldiak. Ekintzek leku mugatua dute, eta sarrera guztiak salduta daude jadanik.


Gaur goizean, Monterron parkean, haurrei zuzenduta, Naturan Jolasean ekintza egin da.Bi txanda egon dira. Talde bakoitzak ordu eta laurden izan du ekintzaz gozatzeko. Bestalde, 8 urtetik gorakoei zuzenduta, Erguingo gaztetxean Parkour tailerra egin da. Bost pertsonako taldeak sortu dira eta lau txanda egon dira parkourrean aritzeko.

Goizari amaiera emateko Munduan berbena ikuzkizuna egon da Biteriko karpan. Arrasateko haurrak munduan barrena murgilduko ditugu, Munduan Berbena ikuskizun parte hartzailearekin. Munduko jolas, kanta eta dantzez jai giroan gozatzeko berbena paregabea.


Gaur arratsaldean berriz, Erdiguneko gaztetxoan nerabeei zuzendutako bideogintza tailerra izango da, eta txikienentzat bi jarduera izango dira: ipuin-kontaketa Usaetxeko ludotekan, eta probatu eta gozatu tailerra Okendoko ludotekan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen