Txikilandia eta GazteEkin egingo dira egoerara egokiturik, talde txikietan

1
551

Txatxilipurdi elkarte antolatzaileak dei egiten du Txikilandiako ekitaldietan familia giroan parte hartzera. Halaber, aurtengo berritasun handienetako bat GazteEkin izango da, 9 urtetik gorako neska-mutilendako.

Beheko testua: Txatxilipurdi – MB.

Aurten, inoiz baino gehiago, Gabonetan haur, nerabe zein familiek herrian aisialdi eskaintza bat izatea nahi dugu. Izan ere, pandemia honek aisialdian utzi duen hutsunea dela eta, eskaintza euskaldun, seguru eta gozagarri bat posible eta beharrezkoa dela ikusten dugu. Haur eta nerabeak erdigunean jartzea tokatzen zaigu, baita euskarari merezi duen hauspoa ematea ere.

Kanpo espazioa erabiltzeak duen garrantzia ere azpimarratu nahiko genuke. Horregatik, herriko kanpo zein barruko espazio ezberdinez baliatuz, Uarkape pilotalekua alde batera utzi eta urtarrilaren 2tik 4ra, Arrasateko txoko ezberdinez baliatuko gara ekintza ezberdinak burutzeko. Herriko auzo, kale, plazak, herriko gaztetxea, ludotekak eta gaztetxokoak eta baita Biteri plazan kokatuta dagoen karpa ere.

Azken momentuko aldaketak direla medio, ez ditugu Kulturate eta Txikitxokoko espazioak ekintza burutzeko erabiliko. Esku-orrietan jartzen du bi toki horietan egingo direla, baina Txatxilipurdik ohartarazi du ez direla horiek erabiliko, eta datua zuzentzen dabil sare sozialen bitartez eta gauza bera egingo du izen-emateetan. Txatxilipurdirik esker, albiste honetako beheko egitarauan datuak zuzen azaltzen dira.

Ekintzetan parte hartzeko, aurrez sarrerak erosi beharko dira. Hauen salmenta kalean jarriko dugun info puntuan burutuko da eta hori izango da sarrerak eskuratzeko modu bakarra.

Info puntuak ondorengo egunetan jarriko ditugu:

  • Abenduaren 21, 22 eta 23an Sebero plazan izango gara 12:00-14:00 bitarte
  • Abenduaren 28, 29 eta 30 ean Biteri plazan izango gara 18:00-20:00 bitarte

Sarreren prezioa, euro 1 ekoa izango da, ekintzako eta partaide bakoitzeko.
Ekintza bakoitzeko sarrera mugatuak egongo dira eta ekintzetako sarrerak agortzen doazen heinean, herritarrei helaraziko zaie Txatxilipurdiko sare sozialen bitartez. Ekintza burutzen den egunean bertan oraindik ere saldu gabeko sarrerarik geratuz gero, momentuan bertan eskuratzeko aukera egon daiteke.

Egoera ekonomiko zaurgarrian diren familia arrasatearrentzat prezio apalagoak izango dira. Hala adierazi du gaurko aurkezpenean Garapen Komunitarioko zinegotzi Maitane Muñozek. Ekitaldian ere parte hartu dute Txatxilipurdi elkarteko Itxaso Garai, Arantza Osoro eta Oihane Sanchezek.

Ekintzetan, parte hartze mugatuak egongo dira. Izan ere, indarrean dauden osasun neurrien araberako taldekatzeak sortuko ditugu. Horrez gain, ekintzaren arabera taldekatze kopuruak ere aldatu daitezkeela, baita espazio eta txokoaren arabera ere. Ekintza guztietan ondorengo neurri hauek guztion artean bete beharko ditugu:

• Covid-19 ari dagokion sintomarik izanez gero, ezingo da ekintzetan parte hartu.
• Ekintzetara hurbiltzen diren haur, nerabe eta senide orok, etxetik ekarri beharko du tenperatura hartuta.
• 6 urtetik gorakoak musukoarekin etorri beharko dira.
• Ekintzak burutu aurretik, bitartean eta bukaeran eskuak garbituko ditugu.
• Ekintzetan erabiltzen den materiala uneoro desinfektatuko da.

Aurten, segurtasun neurri guztiak bermatuz, haur, gaztetxo zein familientzako aisialdi eskaintza hezitzaile, euskaldun, gozagarri eta segurua eskaintzera goaz!!!

TXIKILANDIA 2021, EGITARAUA:

URTARRILAK 2

10:30- 13:30 Naturan jolasean, Monterronen
2 txanda egongo dira. Talde bakoitzak ordu eta laurden izango du ekintzaz gozatzeko. Monterronek eskaintzen digun gunea erabiliko dugu naturan jolasean aritzeko.

12:00-13:30 Munduan berbena ikuzkizuna, Biteriko karpan
Arrasateko haurrak munduan barrena murgilduko ditugu, Munduan Berbena ikuskizun parte hartzailearekin. Munduko jolas, kanta eta dantzez jai giroan gozatzeko berbena paregabea.

16:30-20:00 Probatu eta gozatu tailerra, Okendoko ludotekan
2 txanda egongo dira. Talde bakoitzak ordu eta erdi izango du euskarazko mahai jolasetan aritzeko.

18:00 Ipuin kontaketak, Usaetxeko ludotekan
Gune lasai eta goxo honetan, haurrek eta beraien familiek, ipuin kontalari baten bitartez, ipuin ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.

URTARRILAK 3

9:30-13:30 Familian irteera, KurtzeTxikira
Txanda ezberdinak egingo dira . Elkargunea Maiatzaren 1a plaza izango da eta bertatik abiatuta, talde bakoitzak froga ezberdinak pasa beharko ditu kurtxe txikira iritsi bitartean.

10:30-13:30 Esperimentazio txokoa, Usaetxeko ludotekan
2 txanda egingo dira. Talde bakoitzak ordu eta laurden izango du 0-4 urte bitartekoentzako gune honetan, material ezberdinekin esperimentatzeko.

17:00 – 20:00 Musikatzen, Okendoko ludotekan
2 txanda egongo dira. Talde bakoitzak, ordu eta laurden izango du musikaren bitartez, sortu, jolastu eta gozatzeko.

18:00 Ipuin kontaketak, Usaetxeko ludotekan
Gune lasai eta goxo honetan, haurrek eta beraien familiek, ipuin kontalari baten bitartez, ipuin ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.

URTARRILAK 4

10:30-13:30 Ginkana, herritik zehar
Elkargunea Herriko plaza izango da, bertatik abiatuko da ginkana eta pista ezberdinez baliatuz, Arrasateko txoko ezberdinetatik arituko gara froga ezberdinak eginez.

10:30-13:30 Sukaldaritza tailerra, Erdiguneko gazte txokoan
2 txanda egingo dira. Talde bakoitzak, ordu eta laurden izango du sukaldaritza tailerrean aritzeko.

17:00- 18:30 Esperimentazio txokoa, Okendoko ludotekan
2 txanda egingo dira. Talde bakoitzak ordu eta laurden izango du 0-4 urte bitartekoentzako gune honetan, material ezberdinekin esperimentatzeko.

18:30 IKUSKIZUNA, Biteriko karpan
Irrien lagunen ikuskizunaz gozatzeko aukera paregabea. Aurten 10 urte betetzen dituzte eta alaitasunez beteriko ikuskizuna prestatu dute.

GAZTEEKIN 2021, EGITARAUA:

URTARRILAK 2

10:30- 13:30 / 17:00-20:00 Parkour ikastaroa, kanpo espazioan edota erguingo gazte txokoan
Kaleko elementu ezberdinekin parkourrean aritzeko aukera izango dugu. Eguraldi euritsua eginez gero, ikastaroa Erguineko gaztetxokoan burutuko dugu.
Antolaketa: Gehienez, 5 pertsonako taldeak sortu beharko dira eta 4 txanda egongo dira parkourrean aritzeko. Txanda bakoitza ordu eta laurdenekoa izango da.

17:00 – 20:00 Bideogintza tailerra, Erdiguneko gaztetxokoan
Norbere mugikorra erabiliz, bideoak sortzeko tailerra burutuko dugu. Hezitzaileen laguntzaz, bideoak egiteko plano ezberdinak nola grabatu eta ondoren hauek nola editatu ere ikasiko dugu.
Beharrezko materiala: mugikorra.

URTARRILAK 3

10:30-13:30 / 17:00- 20:00 Skape Room-a, Erdiguneko gaztetxokoan
Partaideak, istorio baten murgilduko ditugu, espazio baten sartu eta bertatik denbora bukatu baino lehen atera beharko dira.
Lortuko ote dute?

10:30 – 13:30 Kustomizazio tailerra, Gaztetxean
Norberak ekarritako materialarekin, berau kustomizatu eta apaintzeko aukera ematen duen tailerra da.
Ekarri beharreko materiala: karpeta, agenda, koaderno…

17:00 – 20:00 Eskalada Erguineko, Gaztetxokoan
Txandak egongo dira. Partaide bakoitzak, gehienez ordubete izango du sukaldaritza tailerrean aritzeko.

17:00 – 20:00 Sukaldaritza tailerra, Erguineko Gaztetxokoan
Txandak egongo dira. Partaide bakoitzak, gehienez ordubete izango du sukaldaritza tailerrean aritzeko.

URTARRILAK 4

10:30 – 13:30 Sexualitate tailerra, Gaztetxean
Talde txikietan baturik, sexualitatearen inguruko mahai jolasetan aritzeko aukera izango dugu giro lasaiean.

17:00 – 20:00 Sexualitate tailerra, Gaztetxean
Kamisetak, telazko poltsak…oinarri hartuta, berauek serigrafiatu eta bertan diseinu ezberdinak estanpatzeko aukera izango dugu tailer honetan.
Beharrezko materiala: serigrafiatu eta estanpatzeko edozein arropa edota osagarri.

Iruzkin 1

  1. Normalean baliabide hau kritikatzeko erabiltzen badugu ere, esan beharra daukat zorte ikaragarria daukagula Arrasaten Txatxilipurdi moduko elkarte bat dagoelako, euskararen erabilera indartzeko berebiziko garrantzia dauka-eta haur eta gazteei kalitatezko aisialdi euskalduna eskaintzeak.
    Eskerrik asko eta segi horrela urte askoan zehar.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen