Txikilandia eta Ekintzen Laborategia urtarrilaren 2, 3 eta 4an ospatuko dira

1
530

Testua eta kartelak: Txatxilipurdi.

Badator berriro ere TXIKILANDIA, urtero bezala, nobedadez josita.

33 urteko ibilbide luzea duen egitasmoak ez du galdu bere esentzia! Aurten ere, zuekin eta Euskaraz, gabonetako oporralditxo hauetan ederto pasatzeko eta ekintza ugariz gozatzeko asmoarekin gatoz. Ezin ahaztu jolasa eta Euskara direla gure ardatz. Hortik, datorkigu aisialdia hezitzaile euskalduna gauzatzeko eta amesteko grina. Musakolako igerilekua, Uarkape eta Gaztetxea erabiliko ditugu horretarako.

Txikilandia egitasmoaz aparte, 9 urtetik gorakoei bereziki zuzendutako egitasmoa antolatzen aritu gara azken urteotan; Ekintzen laborategia. Bertan, aurre-nerabeen artean arrakastatsuak diren ekintzak eramango ditugu aurrera beraien nahi eta beharrak kontuan hartuz.

Aurreko urteetan, Uarkape pilotelekutik atera izan dugun egitasmo bat izan da, beraientzako espazio propio bat izatea nahi genuelako. Baina, beraien iritziak aintzat hartuz, aldaketa txiki bat egitea erabaki dugu. Hori horrela, Txikilandia egitasmoan txertatuko dugu Ekintzen laborategia eta Uarkapeko eskuineko errebotiloa erabiliko dugu 9 urtetik gorakoei tailer bereziak eskaintzeko.

Egitasmo honetan antolatuko diren tailerrak, aurre-nerabeek erabakitakoak izan dira. Izan ere, haurren kontseiluan parte hartzen duten ordezkariekin baturik landu genuen gai hau. Ordezkariak zein gelakideak izan dira ideiak proposatu dituztenak. Aurten, guztien iritziak kontutan hartuz antolatu dugu ekintzen laborategia.

2024ko Txikilandia eta Ekintzen Laborategia urtarrilaren 2, 3 eta 4an ospatuko dugu.

EGITARAUA

URTARRILAK 2

Musakolako igerilekuan emango diogu hasiera Txikilandia 2024 egitasmoari eta hiru gune izango ditugu. Igerileku handian puzgarriak izango dira haurren gozamenerako eta 11:30etatik aurrera ur jolas dinamizatuak izango dira. Igerileku txikian berriz, 0-6 urte bitarteko haurrei eta beraien laguntzaileei egokitutako jolasak izango dira ordu berean. Ur parkea 10:30etatik 13:30etara egongo da zabalik.

Arratsaldean, Uarkapera mugituko gara eta bertan rokodromoa, jolas gunea, 0-4 gunea, ohe elastikoak, puzgarriak, karaokea, gela iluna eta oreka pasabidea gunea izango ditugu. Gaztetxean berriz aurpegi margoketa eta sormen gunea egongo dira.

Ekintzen laborategian, Ihes bidea eta look aldaketa tailerra egongo dira arratsaldez.

URTARRILAK 3

Goiz eta arratsaldez Uarkapen eta gaztetxean egongo gara, goizez 10:30-13:30 eta arratsaldez 17:00-20:00 bitartean.

11:00etan, ekintza berezi bezala, jolas gunean familian burutzeko Yoga saioa antolatu dugu.

Ekintzen laborategian, goizez arte txokoa egongo da eta arratsaldez eskulan ezberdinak egiteko tailerra.

URTARRILAK 4

Goizez 10:30-13:30 bitarte eta arratsaldez 16:30-18:00 bitarte Uarkapeko jolas parkean zein gaztetxean aritzeko aukera egongo da. 19:00etan, Txikilandiari itxiera emateko, Potx eta Lotx pailazoen ikuskizuna egongo da Uarkapen.

Arratsaldean gaztetxean ez da tailerrik egongo.

Ekintzen laborategian, goizez erronka jolasak egongo dira eta arratsaldez eskalada tailerra. Ekintzen laborategiari itxiera emateko DJ Goikorekin batera disko festa antolatu dugu gaztetxean.

Uarkapeko ikuskizuna zein gaztetxeko disko festa ekintza irekiak izango dira eta bertaratzeko ez da sarrerarik ordaindu beharko. Hala ere sarrerak takilan eskuratu beharko dira urtarrilaren 4an bertan eta mugatuak izango dira. Sarrerak eskuratzerako orduan, heldu bakoitzeko gehienez 5 sarrera eskuratu ahal izango dira eta helduek ere sarrera beharko dute.

EGUNERO

12:00 etan eta 18:00etan Ipuin kontaketa eta karaokea egongo da. Ipuin kontaketak gune ezberdinetan izango dira eta karaokea kantxa nagusian. Produktu ezberdinen zozketa ere egingo da egunero, parte hartzaileei sarreran emango zaien galderak erantzunez produktu ezberdinen zozketan sartuko dira. Herriko komertzio eta enpresek emandako produktuak zozketatuko ditugu.

SARRERA ETA BONOAK

BONOEN PREZIOA (hiru egunetarako bonoak)

1-3 urte bitartekoentzat -5.5€
4 urtetik gorakoentzat – 9€

SARREREN PREZIOA (eguneko sarrerak)

1-3 urte bitartekoentzat – 3€
4 urtetik gorakoentzat – 4€
*Helduak doan.

Ikuskizuna: Doan. Sarrera mugatuak. Heldu bakoitzeko gehienez 5 sarrera eskuratu ahal izango dira eta helduek ere sarrera beharko dute.

Disko festa: Doan. 9 urtetik gorakoei zuzendua. Pertsona bakoitzak gehienez 5 sarrera eskuratu ahal izango ditu.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen